40 MINUTU ROCK: Gatibu + Des-Kontrol + Glaukoma + Su Ta Gar + Tremenda Jauria + Revolta Permanent + Los Zopilotes Txirriaos + Estricalla + Sermond's + Tximeleta + Las Tea Party

GAUR
24
Ots
10:30
Durango, Bizkaia
Landako gunea

40_txikia.jpg
Otsailaren 24an ospatuko da 40 Minutu Rock jaialdia Durangoko Landako gunean. Goizeko 10:30etan zabalduko dira ateak, eta guztira 12 talde izango dira agertoki gainean. Sarrerak aurrez 15 euro balioko ditu, eta egun berean eskuratuz gero, 18 euro. Azken edizio guztietan sarrera guztiak aurrez saldu dira, beraz, azkar ibili sarrerak eskuratzen.

Aurtengo edizioan Gatibu, Des-Kontrol, Glaukoma, Su Ta Gar, Tremenda Jauría, Revolta Permanent, Los Zopilotes Txirriaos, Estricalla, Sermond's, Tximeleta eta Las Tea Party igoko dira agertokira.

Karpan, aldiz, disko jartzaileak ariko dira.

40 MINUTU ROCK - TALDEAK -


no imgGatibu

"Aske maitte, aske bizi" izena darama Gatibu taldearen disko berriak. Guztira 30 minutuko iraupena du, eta zazpi kantu berri biltzen dira bertan, tartean "Igelak" filamarako egin duten kanta. Musikalki, azken denboraldian egindako bidean sakontzen du taldeak, beti ere, aurrera begira musika eremu berrietara bidaiatuz. Diseinu lana Javir Navarro artista ilustratzaileak zuzendu eta burutu du maisuki.

no imgDes-Kontrol

Lakuntzan ospatu zen HAtorxtu Rock jaialdirko itzuli zen Des-kontrol taldea agertoki gainera. Orain, 40 minutu rock jaialdian izango dira emanaldi bakarrean, beaien betiko kantuak joz.

no imgGlaukoma

Tolosarrek 2017an argittaratu daue “Kalima” beraien hirugarren lana Bonberenea Ekintzak ekimenan babesakin. Aurreko diskuekin alderatuta, ohiko Glaukoman soinua mantentzen dau honek be, baina musikalki eta pertsonalki heltzen eta garatzen doian musika talde baten koherentzia jarraiki. Rap eta reggaetik abiatuta, rock, funk eta beste hainbat estilo musikaletatik hartutako elementuak aurkitzen dia bertan eta hitzen aldetik letra gordinak dia, baina umorez eta ironiaz betiak. Azken urtietan Euskal Herrixak emun dauen talde original eta ederrenetakua.

no imgSu Ta Gar

"Maiatasunari pasioa" diskoa aurkezteko antzokietatik zehar eginiko bira alde batera utzita, bere betiko kantu zerrendarekin taularatuko da Su Ta Gar taldea.

no imgTremenda Jauria

Madrilen sorturiko musika egitasmoa da Tremenda Juaria. Musikalki kumbia punka, reggaetoia, edo rapa jorratzen dituzte, hitz zorrotz eta azidoekin. “Mordiendo” (2016) izeneko diskoarekin hautsak harrotu dituzte, dantza eta borroka uztartuz zuzeneko dantzagarrietan. Taldearen estudioko azken lana "Cuentas Pendientes" disko txikia da.

no imgRevolta Permanent

Ultravioleta da Revolta Permanent-en disko berria. Disko eta dokumental bat osatzen duen proiektu baten barruan, talde barakaldarrak bere anbizio handieneko lana argitaratuko du 2018ko urtarrilan Radio 3-ren eskutik.

no imgLos Zopilotes Txirriaos

Los Zopilotes Txirriaos taldeak tex-mex giroetara eramanten ditu bere doinuak. Rantxera festazaleak, patxarana eta nafarroako ardo gorriarekin nahastuak. Berriki kaleratu duten "Entre Atxunes y Culebras" diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan, beraien betiko klasikoekin batera.

no imgEstricalla

2009an sortutako taldea da Estricalla. Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatzen dute, besteak beste, El Corazon del Sapo, Kuraia, Kloakao eta Erantzun taldeetan ibilitakoek. Hardcore punk erritmo biziak lantzen dituzte, euskaraz eta espainieraz kantatuko hitzek lagunduta. Taldearen estudioko azken emaitza "Dramatik-Thlon" izenpean kaleratu dute, 2016ko ekainean.

no imgSermond's

Taldearen izen bera darama Sermond's taldearen estudioko bosgarren lanak. Usurbilgo Higain estudioetan granatua izan da Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean, eta sei kantu berri biltzen dira bertan. Musikalki aurretik abiaturiko bidean sakontzen du bandak, stoner rock giroetara bideratuz euren doinuak.

no imgTximeleta

Skakeitan taldeak badu zeresanik oraindik. "Orekariak" (2014) lana argitaratu eta bi urte beranduago, badator "Galera" (2016) disko berria. Usurbilgo Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatua eta nahastuta dago lana, eta aurrekoa bezala, musika norabide berrietan dator. Azken urte hauetan guzteitan garapen handia izan du talde donostiarrak, musika territorio berrietan sakonduz, taldearen musika proposamena aberastuz.

no imgLas Tea Party

Las Tea Party DJ's proiektua 2010ean jaio zen, Eva Gutierrezek (La Cuisine) eta Lorea Argaratek (Flow) Soraluzeko festetan elkarrekin sesio bat osatzea erabaki zutenean. Hasiera batean Funky-ra eta Electroswing-era bideratutako esperimentua zena, hainbat genero biltzera iritsi da: Electro, Drum n' Bass, Dubstep, Moombahton eta beste hainbat azpigenero, horietatik garrantzi berezia hartzen dutelarik Moombahcore-ak, el Brostep-ak... 

40 minutu rock jaialdia
http://www.40minuturock.org/

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Durangon