Señor No

16
Ots
22:00
Lezo, Gipuzkoa
Txerrimuño Baserria
Sarrera 7 euro

senor-no16496677951518449142.jpg
Plazer handia Señor No taldea gurekin egotea!! Otsailak 16,ostirala,22:00etatik aurrera eurre!!

Señor No
La Perrera-ren errautsetatik 90eko hamarkadan sortutako high-energy eta punk-rock talde basatia da, luzaroan agertokiei eta ikusleen eztarriei sua ematen aritutakoa; zazpi disko luze eta bederatzi single erditu dituzte bidean. Beti Xabi Garre nekaezinak gidatuta, taldeak azken urteotan partaide aldaketak izan ditu eta Roy Loneyrekin batera egindako birak izan dira taldea elkartzeko parada.

Baina iaz "No cambies siempre" disko luzea atera zutenetik, laukote gisa bueltatu dira eta gerra handia ematen dabiltza. Euskal Herritik kanpo emanaldi ugari dituzte eta bertan ikusteko aukera gutxi izango dira!

Txerrimuño Baserria
https://m.facebook.com/txerrimuno.baserria/about

Señor No
https://m.facebook.com/masacrante/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Lezoko Txerrimuño Baserrian