Willis Drummond + Rukula

15
Mar
20:00
Beasain, Gipuzkoa
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

27545307_1904596406251861_4055389758096218559_n_copy3.jpg
Willis Drummond taldeak "Gure Tokiak Tour" bira burutuko du otsailaren amaiera eta martxoaren haseran. Taldea gustuko dituen tokietan arituko da, taldearen hastepenetan edo ibilbidean zehar garrantzitsuak izan diren tokiak bisitatuz. Gutzira hamaika kontzertu izango dira. Martxoaren 15an Beasain herriko gaztetxean joko dute. Emanaldia Rukula taldeak zabalduko du.

Willis Drummond
Aro berri bati ekinez, zuzenean egurra banatzeko asmoz, "Gure lekuak" biraren baitan itzuliko dira lapurtarrak. Formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaro ostean, hirukotea da berriz Willis. Triangelu indartsua defendatuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean.

Rukula
Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal.....estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean.


Rukula
https://www.facebook.com/Rukula-1276070589124466/

Willis Drummond
https://www.facebook.com/willisdrummondmusic/

Willis Drummond argazkia : Jon Iraundegi

Afitxak
no img
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak