The Original Vandellas + Little Jerry Williams (Swamp Dogg) + Las kassetes

17
Mar
21:30
Donostia, Gipuzkoa
Gazteszena
Sarrera 24 euro
Bi eguneko Bonoa 40 Euro

26229901_2041868819163336_1294097641159059313_n_copy2.jpg
Mojo Workin' jaialdiaren IX. edizioa. 1957an, Annette Beard, Rosalind Ashford eta Gloria Williams abeslariek neska talde bat abiatu zuten: The Del Phis. Detroit hiriko zigilu txiki batzuentzako lan egin ondoren, Motown ahalguztidunean sartu ziren, eta The Vels izenpean euren estreinako diskoa argitaratu zuten. Hainbat urteko jardunaren ostean, Gloriak talde utzi zuen eta Annetek eta Rosalind-ek artean ezezaguna zen Martha Reeves abeslaria fitxatu zuten. Marvin Gayeren “Stubborn Kinda Fellow” LParen ahotsetan kolaboratu zuten eta 1962tik aurrera, “Martha & The Vandellas” izenpean karrera diskografikoari hasiera eman zioten. Beren arrakasta zerrenda amaiezina izan zen. Gutxi izango dira ez dutenak “Dancing in The Street”, “Heat Wave”, “Come and Get These Memories” edota “Nowhere to Run” abestiak ezagutzen. Hala ere, Annettek musika utzi zuen 1964an eta Betty Kelly Velvelette-ohiak ordezkatu zuen. Duela urte batzuk, Annettek eta Rosalind-ek berriz elkartzea erabaki zuten The Vandellas-en jatorrizko espiritua berreskuratzeko, eta Roschelle Laughhunn abeslari aparta fitxatu zuten. Emaitza hauxe: Motown garaiko urte onenetara bueltatzen gaituen ahots

Jerry Williams Jr.
 Virginiako seme, diskogintzaren industrian denetarik egin duen tipo horietako bat da. 50eko hamarkadan eman zituen bere lehen urratsak, hamabi urte baino ez zituela, “Little Jerry” eta “Little Jerry Williams” izenpean. Rhythm and blues basati zenbait grabatu zituen, “shouter” estiloan. Urteak pasa ahala, bere erregistroa orraztu eta baretzen joan zen eta soularen urrezko garaian “I'm The Lover Man” edota “If You Ask Me (Because I Love You)” klasiko errepikaezinak oparitu zizkigun. Calla zigiluan nazio mailako zenbait arrakasta izan zituen eta, aldi berean, bere abeslari ibilbidea konpositore lanarekin bateratu zuen. Esaterako, Gene Pitney edota Gary US Bonds-entzako materiala idatzi eta ekoiztu zuen. 60ko hamarkadaren hondarrean ekoizle lanean murgildu zen bete-betean, 70eko hamarkadan agertokietara bueltatu zen arte Swamp Dogg ezizenarekin. Pribilegiatu hutsak gara, izan ere, berarekin hitz egin dugulako eta Mojo Workin' jaialdirako 50 eta 60etako bere kantu adierazgarrienekin errepertorio bat prestatu duelako, oraingo honetan, Swamp Dogg-en ibilbidea eta alderdia bazter utziz. Hortaz, Little Jerry Williams ikusi eta entzuteko aukera paregabea izango dugu.



Mojo Workin' jaialdiaren

https://www.mojoworkinfestival.com

Ostirala

https://sarrerak.donostiakultura.com/janto/main.php?Nivel=Evento&idEvento=DKMOJO20181

Larunbata
https://sarrerak.donostiakultura.com/janto/main.php?Nivel=Evento&idEvento=DKMOJO20182

Bonoak
https://sarrerak.donostiakultura.com/janto/main.php?Nivel=Evento&idEvento=DKMOJO20180


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian