Izaro

24
Mar
20:00
Gasteiz, Araba
Hegoalde

izaro-txikia.jpg
Izaro musikariak abian jarriko du "Eason" diskoa aurkezteko kontzertu bira. Lehen emanaldia Bilboko Arriaga antzokian burutuko du martxoaren 8an.

Izaro
Bigarren lan hau lehenengoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: banekien bigarren hau etortzea nahi nuela, banekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi nuen eta banekien zertarako. Baina lehenengo lan hartan bezala ez nekien nora, eta utziko diot denborari azken hori erabakitzen. Aurkitze bat kontatu nahi izan dut disko honetan, nire buruaren aurkitzea. Batzuk askotan aurkitzen dute norbera, modu askotara eta leku askotan; beste batzuk ez dira inoiz aurkitzen. Askotan, alde egiten dugu beste herri eta hiri batzuetara aukera berriak aurkitzeko asmoz, konturatu gabe, akaso, gure burua aurkitzera goazela. Ni behin baino gehiagotan aurkitu naizen arren, bereziki presente daukat Donostian aurkitu naizenekoa. Disko honetan bildu dut aurkitze hori, galduta zaudela konturatzetik zoriontasunera. Sosegua eta perspektiba. Nahiko nuke lan honekin entzule bakoitza bere aurkitze propioekin konektatzea.


Izaro
http://www.izaromusika.com

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Gasteizen