Anita Parker + Skakeitan + Empty Files

23
Mar
22:00
Bilbo, Bizkaia
Deustuko jaiak, Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

anitaparker2_copy3.jpg
Hemen dira Deustuko jaiak! Ostiral eta larunbatean zuzeneko kontzertuak ospatuko dira Txosnagunean. Martxoaren 23an Anita Parker (argazkian), Skakeitan eta Empty Files ariko dira zuzenean.

Anita Parker
Gose eta Skalariak taldeetan ibilitako kideek osatutako talde berria da honakoa. Jai giroko musika eta estilo askoren nahasketarekin, elektro swinga, jazza zein rapa. Ane Martinez (ahotsa eta koruak), Olatz Andueza (teklatuak) , Iñaki Bengoa (erritmoak eta sekuentziak) eta Jon Zubiaga, “Osoron” (gitarra) dira Anita Parker.

Empty Files
"Shadows" izena darama Empty Files taldearen estudioko azken emaitzak. Lan berria Jose Lastra soinu teknikariaren gidaritzapean grabatua izan da Bilboko Winehouse studiosetan, eta guztira, hamar kantu berri biltzen dira. Musikalki, rock industriala eta giro ilun elektronikoak topa daitezke bertan.

Skakeitan
Skakeitan taldeak badu zeresanik oraindik. "Orekariak" (2014) lana argitaratu eta bi urte beranduago, badator "Galera" (2016) disko berria. Usurbilgo Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatua eta nahastuta dago lana, eta aurrekoa bezala, musika norabide berrietan dator. Azken urte hauetan guzteitan garapen handia izan du talde donostiarrak, musika territorio berrietan sakonduz, taldearen musika proposamena aberastuz.


Deustuko Jai Batzordea
https://www.facebook.com/deustuko.jaibatzordea


Anita Parker
https://www.facebook.com/anitaparkerband/

Empty Files
https://www.facebook.com/emptyfilesmusic/

Skakeitan
http://skakeitan.com

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak