Rukula

20
Api
23:00
Bera, Nafarroa
Kataku ostatua
Doako emanaldia

rukulakontzertuak.jpg
Rukula taldeak "Barkatu ama ez dut berriro egingo Tour" kontzertu bira jarriko du abian apirilean. Soilik bost kontzertu izango dira, non taldeak M-ak taldearen 7 kantu eta "Hazi Beltzak" disko berriko 7 kantu joko dituen zuzeneko emanaldian. Apirilaren 20an Bera herriko Kataku ostatuan ariko da banda zuzenean.

Barkatu ama ez dut berriro egingo Tour

Rukula taldeak "Barkatu ama ez dut berriro egingo Tour" bira berezia jarriko du martxan apirilean. Pasaden abenduan Izar & Star zikloaren barnean M-ak taldearen kantuak jotzeko enkargua jaso zuen bandak, eta Bilboko Kafe Antzokian taularatu zuen emanaldi bakarrean.

Horretarako, taldeko Ion, Pagola, Oihan eta Martxelek Eskean kristo taldeko Pello abeslariaren laguntza izan zuten ahotsetan. Zuzeneko formazioa Ibai (perkusioa) eta Luken (azpi-ahotsak) kideekin osatu zuten. Bertan M-ak taldearen musika ibilbideko zazpi kantuen moldaketak burutu zituen taldeak, M-ak-en izpiritua mantenduz, eta Rukularen nortasuna gehituz.

Oraingoan, eta soilik bost kontzertu hauetan, Rukulak "Barkatu ama ez dut berriro egingo Tour" taularatuko du, areto txiki eta gaztetxeetan bururuko duten bira txikian. Emanaldia bereziak ordubete inguruko iraupena izango du, non Rukula taldeak M-ak talderen 7 kantu eta "Hazi Beltzak" disko berriko 7 kantu joko dituen zuzenean.

Emanaldi berezi hauek eskaini eta gero, ez da berriz errepikatuko!


Barkatu ama ez dut berriro egingo Tour
Apirilak 13 Ondarru - Portuko Ranpi (+ Norman)
Apirilak 14 Gasteiz - Gaztetxea
Apirilak 15 Donostia - Le Bukowski
Apirilak 20 Bera - Kataku Ostatua
Apirilak 21 Larrabetzu - Hori Bai Gaztetxea (+ Inoreneroni)


Kataku Ostatua
Altzate 24,
31780 Bera

Kataku ostatua musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/kataku-bera

Katatu ostatua
http://katakuostatua.blogspot.com.es/


Rukula musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/rukula

Rukula Facebook sarean
https://www.facebook.com/Rukula-1276070589124466/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak