MICE + Apalatxe

20
Mai
19:00
Errenteria, Gipuzkoa
Niessen Kulturgunean
Sarrera 7 euro

mice-apalatxe16523918281524552465.jpg
14 hilabete ondoren Oarsomusika elkartea Niessen Kulturgunera bueltatzen da hurrengo kontzertuarekin. Maiatzaren 20an MICE eta Apalatxe zuzenean ariko dira.

M I C E
Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Joseba B. Lenoir, Sumisión City Blues) musikari handia izan du alboan diskoa ekoizten. Narbaizaren konposizioen moldaketen ardura ez ezik, gitarrak, bajua eta teklatuak ere gehitu dizkio grabazioan. Ilargi Agirre (Perlak, Joseba B. Lenoir) zarauztarra eseri da baterian eta soinuaren ardura Iñigo Irazokik izan du. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.

Apalatxe
Aritz Irastortza Astigartarra da Apalatxe. Musika intimo eta lasaia jotzen duen bakarlaria. 2014 urte bukaeran kontzertuak ematen hasi zen Apalatxe bezela eta 2015ean lehen diskoa kalertau zuen, “Infinito” izenekoa. 2015 urteko bukaeran zuzeneko kontzertuak emateko hirukotea osatu zuen: Ane Aiestaran bigarren ahotsa eta Igor Beunza bigarren gitarra. 2017ko abuztuan “Amalgama” diska grabatu, eta azaroaren 9an Hernaniko Bodega Tabernan aurkeztu zuen. Diska honetarako Mikel Abrego baterian eta Kaki Arkarazo gitarra elektrikoarekin izan zituen lagun)

Oarsomusika
http://www.facebook.com/oarsomusika

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak