Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture + 2zio

18
Mai
21:00
Iruñea, Nafarroa
21:00
Sarrera: Aurrez 15 euro. Bertan 18 euro.

180510-ferminmuguruza-eta-the-suicide-of-western-culture-la-furia-kafe-antzokia.jpg
Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture zuzenean ariko dira gurean “B-Map 1917 + 100” (Talka Records & Films / El Segell) diskoa aurkezten. Maiatzaren 18an Iruñeako Zentral aretoan ariko dira zuzenean. Emanaldia 2zio talde lapurtarrak zabalduko du, rap giroetan.

Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture

Fermin Muguruzak ez du bere hogeita hamarka urteko karrera amortizatutzat eman nahi, eta orain, bere ibilbidean inork espero ez zuen gidoi-biraketa eginez, soinu-proiektu kamikaze bati ekin dio.

"B-Map 1917 + 100" lanak, batetik, Errusiar Iraultzaren ehungarren urteurrenaren itzala luzatzen du planetako hamar eremu geografiko ezberdinetan, eta bakoitzean, B letraz hasten den hiri baten gainean: Bilbo, Bartzelona, Beirut, Buenos Aires, Brazzaville, Belfast, Berlin, Bogotá, Belgrado eta Baton Rouge. Hamar kalejira musiko-politiko-emozional dira, non Fermin Muguruzak gaur egungo munduaren haserre, gatazka eta iraultza-orroak mapeatzen dituen. Bestetik, talka-elektronikako bikote bartzelonarrarekin (Juanjo Fernández eta Miquel Martínez) landutako industria eta tribu-kantu andana guztiz bat dator Ferminen ibilbidearekin. Beti egon baita sortzeke dauden musika berrien alde. Beti soinu-hots ezagunak mugaraino behartzen. Egindakoari begira bertan goxo egon ordez, nahiago izan du aurrera begiratu gauza berrien gose-egarriz.

"B-Map 1917 + 100" lan garrantzitsua da, zentzu askotan. Zuzenean, eta Karlos Osinaga “Txap” gitarra-jotzailea lagun dutela, diskoa ikus-entzunezko esperientzia bihurtzen da Ferminen eta TSOWCren eskuetan. Jendaurreko beste abentura batzuetatik aldenduz, euskal konpositoreak beretzat guztiz berria den genero berri bati heldu dio, beste behin ere oholtza gainean berezkoa duen indar ikaragarri hori erakusteko.


Zentral aretoa
Mercado kalea
Iruñea

Zentral aretoa
http://www.zentralpamplona.com

Fermin Muguruza

http://www.muguruzafm.eus/

2Zio
https://www.facebook.com/2ZIOrap/

Afitxa
no img



Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Iruñean