Sofa + Anita Parker + Turtukiña Vj + Aitor_Mu + Alvva

18
Mai
23:00
Bergara, Gipuzkoa
Bideberri txosnagunea
Doako emanaldia

0010365821_10_copy2.jpg
Xaxau jai herrikoien konpartsak musika egitarau potentea osatu du Bergarako jaietarako. Bideberriko txosnagunean ospatuko dira emanaldiak eta egunero izanen da zuzeneko musikaz gozatzeko aukera.

Anita Parker
GOSE eta SKALARIAK taldeetan ibilitako kideek osatutako talde berria. Jai giroko musika eta estilo askoren nahasketarekin, elektro swinga, jazza zein rapa. Ane Martinez (ahotsa eta koruak) Olatz Andueza (teklatuak) Iñaki Bengoa (erritmoak eta sekuentziak) Jon Zubiaga, “Osoron” (gitarrak).

Sofa
Sofa izango ditugu, haien bigarren diskoa aurkezten ("II", Bonberenea Ekintzak, 2017). Rock instrumentala egiten du Sofak, musikaren armoniari eta konposizioari garrantzia emanez, sentipenak azaleratuz. Musikaren indarra zabaltzeko nahian, hirukote honek izugarrizko freskotasuna ematen dio euskal musikaren panoramari. Korrontetik at geratzen den talde bat da.

MAIATZAK 18 OSTIRALA


15:00
- Ikasle bazkaria
- Ttek Elektrotxaranga

20:30

- Bideberriko txosnen irekiera (bertso eskola)

21:00
-Turtukiña vj

23:00
- Sofa
- Anita Parker


02:30
- Aitor_MU
- Alvva

09:00
- Gaupasero argazkixa. Ondoren,
- Izenbarekuak txaranga


Informazio gehiago

http://www.xaxau.eus

Jai Egitaraua
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Bergaran