Atom Rhumba + Nogen

19
Mai
23:30
Bergara, Gipuzkoa
Bideberri txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

atom_berri.jpg
Xaxau jai herrikoien konpartsak musika egitarau potentea osatu du Bergarako jaietarako. Bideberriko txosnagunean ospatuko dira emanaldiak eta egunero izanen da zuzeneko musikaz gozatzeko aukera.

Atom Rhumba
Hiru manamenduk agintzen dute Atom Rhumba taldean:

1, Erraietatik ateratzen zaien musika egitea. Izan daiteke zikina, baina, zaborrontziko loreak bezala, eder baino ederragoa ere bai. Ez dago inolako loturarik: ez moralik, ez estilistikorik. Kontzertu bakoitzean, denak emanda aritzea.

2, Taldea da DENA. Norbanakoa, ez. Atom Rhumbak azaleko orban guztiak gorabehera bizirauten du. Sekula ez du besteren nahierara jokatu, ez arlo artistikoan, ezta musikaren negozio maltzurrean ere.

3, Agertokira ahalik eta ederren ateratzea beti. Bizarra ondo eginda, eta zapatak eta alkandora soinean.  

Nogen
Donostiako boskote gaztea da Nogen, eta doinu fresko eta biziak jorratzen dituzte. Orain artean 4 kantuz osaturiko disko txikia kaleratu dute. Markel Idigoras (Ahotsa, Ukulele), Ane Negueruela (Ahotsa), Alex Irazusta (gitarra), Olatz Cuevas (Baxua) eta Jokin Guilisagasti (Bateria) dira taldekideak.

MAIATZAK 19 LARUNBATA - EGITARAUA


15:00
- Elkartasun bazkaria

19:30
- Ttipika

23:30
- Atom Rhumba
- Nøgen

2:30
- Dj Aifil

Informazio gehiago:

http://www.xaxau.eus

Jai Egitaraua
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bergarako Bideberri txosnagunean