Laket + Liher + Bad Sound eta Sista Kata

21
Mai
20:00
Bergara, Gipuzkoa
Bideberri txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

0012365769_10.jpg
Xaxau jai herrikoien konpartsak musika egitarau potentea osatu du Bergarako jaietarako. Bideberriko txosnagunean ospatuko dira emanaldiak eta egunero izanen da zuzeneko musikaz gozatzeko aukera.

Laket
Herri bazkaritik zuzenean Bideberrira, jaietako uneetako bat izaten da Laket! Euskal giroko erromeri dantzagarria, erromeri talde bat baino gehiago!

Liher
Bigarren proposamen hau gorpuzten duten 11 kantei stoner borondatea darie. Soinu gogor eta astunagoa dakarte, musika murtxikatu eta irensterrazera ohiturako belarri orori deseroso izango zaizkion erritmo aldaketez nahiz distorsioz josia. Lidek oraingo honetan, ahotsarekin marrazki konplexuagoak osatzera arriskatuz gainera. Barrura baino gehiago, kanpora begirako diskoa da. Entzulea asaldatu nahi dute eta musikak gordintasuna besarkatu duen bezala, letrak ere kritika zorrotzera hurbildu dira.  

Bad Sound eta Sista Kata

Irun (Gipuzkoa) herriko Mosku auzotik bullaka datorren hiruko banda da Bad Sound System. Ehundaka kontzertu eskaini dituzte, eta bidean Japonia edota Mexikon izan dira ere. 2012ko azaroan estudioko bigarren diskoa kaleratu zuten Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. 'Aldaketa' izenpean, euskaraz eta gazteleraz egindako kantuak jaso zituzten, sustraidun musika beltza nagusituz euren doinuetan. Oraingoan Sista Katarekin batera etorriko dira, reggae doinuak eskainiz.


MAIATZAK 21 ASTELEHENA - EGITARAUA

20:00
- Laket

23:00
- Liher
- Bad Sound System + Sista Kata

Informazio gehiago:
Jai Egitaraua

no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bergarako Bideberri txosnagunean