Bas(h)oan

17
Mai
22:00
Elgoibar, Gipuzkoa
Kultur Etxeko Sotoan

32703607_2362291877178483_3375284187970928640_n.jpg
Beñat Achiaryk, Joseba Irazokik, Mikel Artiedak eta Julen Achiaryk zuzenean aurkeztuko dute "Bas(h)oan" (Elkar diskoetxea) diskoa Elgoibar herriko Kultur Etxeko Sotoan.

BAS(H)OAN
Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak ditugu, sortzaile apartak, eta ellkarren artean honako BAS(H)OAN izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu dute, Iparrameriketako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eurenganatuz.

Hemen aurkezten dugun diskoak, experimentazioa oinarria duela herri musikarentzat bide berriak proposatzen ditu, Robbie Basho bezalako aintzindarien arrastoari jarraituta, beti arakatzen, beti aurreraka, musikaren bidea erabiliz egiaren xerkatzeko.

Beñat Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary, aldi berean, artistak eta kantuaren artisauak ditugu, jakinmin geraezina duten sortzaileak. Etengabe lanean daude pasarteen originaltasuna eta esklusibotasuna lantzen, moldatzen eta, lan honetan egin duten bezala, musikaren energia gizakumearen espirituarendako elikagai bilakatzen.


Sinuöse
https://www.facebook.com/Sinu%C3%B6se-338287499578941/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak