Cobra + Kokein

16
Eka
23:30
Zaldibar, Bizkaia
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

33228019_1255931144537532_9012814641012670464_n.jpg
Asteburu honetan Gari Rock Fest jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da Bizkaiko Zaldibar herrian. Urtero legez, egitarau ederra prestatu da, non zuzeneko musika izanen da protagonista hiru egunetan zehar. Musikalki rock musika izango da nagusi. Ekainaren 16an Cobra eta Kokein (argazkian) ariko dira zuzenean.

Kokein
"Lurpekhariä" izena darama Kokein taldearen lanik berriena. Musikalki rock koordenadetan segitzen du Kokein taldeak. Lau hizkien atzean ordea, rocka ulertzeko modu asko batzen dira, eta Kokein taldearen disko berrian ere, rock kantu asko daude rock disko bakarrean. Disko bakoitzean pausu berri bat eman du taldeak, sustraiak galdu gabe, lurralde berrietan murgilduz. "Lurpekhariä" disko irekia da, non, lana osatzen duten bederatzi kantuen artean eremu ezberdinak topa daitezkeen. Hauxe da Kokein. Ñabardura askotariko rocka

Cobra

Gaur egun nork ez du Cobra taldea ezagutzen? Diska berria “Riffyard” otsailak 29an kaleratuko dute. Gainera suertea edukiko dugu eta Oreretan aurkeztuko dute diska Lehen aldiz. Hemen datu gehio. “Orain dela hilabete batzuk ideia, riff edota intentsitate desberdinekin lanean hasi ginen. Beti hunkitzeko gaitasuna duten abestien atzetik. Norabide jakinik gabeko prozesu horretan murgildu ohi gara, asko gozatzen dugun bidaia horretan. Ahalegin eta ilusio askoren ondoren, hirugarren diskoa bukatutzat eman dezakegu.”

Gari Rock Fest jaialdia -EGITARAUA-

Ekainak 14 Osteguna
- 21:00 Mississippi Queen (Gaztetxea)

Ekainak 15 Ostirala
-22:30  Lomoken Hoboken + The Vartools (Gaztetxea)

Ekainak 16 Larunbata
-19:30 Talka (Herriko Taberna)
-23:30 Cobra + Kokein (Gaztetxea)


Jaialdiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/594899297550569/


Kokein
http://kokein.com/

Cobra

http://www.cobrarocks.com

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak