Mikel Uraken

19
Uzt
22:00
Usurbil, Gipuzkoa
Laboa Plaza
Doako emanaldia

mikel_argazkia__unai_huizi_copy2.jpg
Azken urteetan bezala, "Laboaren Uztaila" musika zikloa burutuko da uztailean zehar Usurbil herrian. Ostegun gaueko 22:00etatik aurrera izanen dira saioak, eta kale giroko emanaldiak izanen dira.

Mikel Uraken
Mikelena folk musika bezala sailkatzekotan, Akauzazteren folk primitiboarekin parekatu beharko genuke. Eta AEB-etako country-rock edo Americanaren alorrean sartu nahi izanez gero, Byrds-en doinu argitsuenetan baino, Slint/Smog/Palace-ren soinu espektraletan antzekotasun handiagoa nabarituko genuke. Hala ere, motz geratuko ginateke. Intentsitatea eta indarra lantzen ditu geldiezin eta etengabe.

2000ko hamarkada erdialdean Loan metal taldean egin zituen lehen urratsak. Bakarkako ibiliari ingelesez ondutako Folk Songs for Tormented Souls lanarekin (2013) ekin zion. Omenaldi xumeak EPan (2014), Anariren bertsio bat eta Mikel Laboaren beste bat sartu zituen. Iazko urte hondarrean Neguaren ostean plazaratu zuen. Euskaraz egindako zazpi folk pieza gordin, biluzi, basa. Euskal kantagintzaren esparruan berrikuntzarako ale bat jarri nahi luke. Mikel, euskara espresiobide moduan erabiltzen hasi denetik, beldurra, lotsa eta estiloen zurruntasunak gainditu ditu. Basatia, aske eta ausarta, Michael Giraren disko akustikoak, Richard Dawson-en kantu gordinak eta Mikel Laboaren Lekeitio martzianoenak bezala.

Mikelen musika ez da erraz gustatzen den horietakoa. Mikel oso artista pertsonala da, gutxitan ikusten den ausardiaz eta gardentasunez gainera. Deserosoa suerta daiteke, baina arte deserosoa da gugan benetako talka eragin dezakeen bakarra.


Egitaraua
- Uztailak 05 - 22:00 Mara
- Uztailak 12 - 20:30 Joseba Irazoki
- Uztailak 19 - 22:00 Mikel Uraken
- Uztailak 26 - 22:00 Sokartean


Ekimenaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/2080076588927934/


Mikel Uraken
https://mikel-uraken.bandcamp.com/

Afitxa
 no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago