Bad Sound + Skasti

13
Uzt
23:00
Alegia, Gipuzkoa
Herriko Plaza
Doako emanaldia, jaiak

skasti2018ye_copy2_copy3.jpg
Bad Sound eta Skasti (argazkian) zuzenean ariko dira Alegiko jaietan. Uztailaren 13an izango da hitzordua, gaueko 23:00etatik aurrera.

Bad Sound
Irun (Gipuzkoa) herriko Mosku auzotik bullaka datorren hiruko banda da Bad Sound System. Ehundaka kontzertu eskaini dituzte, eta bidean Japonia edota Mexikon izan dira ere. 2012ko azaroan estudioko bigarren diskoa kaleratu zuten Bonberenea Ekintzak zigiluaren babesean. 'Aldaketa' izenpean, euskaraz eta gazteleraz egindako kantuak jaso zituzten, sustraidun musika beltza nagusituz euren doinuetan.

Skasti
Zortzi lagunek osatzen duten taldeak, hamairu urte beteko ditu aurten. Formazioan alta eta bajaren bat egon bada ere, aldaketa handiena ez da eremu horretan etorri, egiten duten musikan baizik. Izan ere, berotualdi batetik sortutako taldeak ska musika sortzeari utzi zion eta beste genero batzuk jorratzen dituzte orain. Zuzeneko landuak bezain indartsuak eskaintzen dituzte gitarren eta baxuaren melodia indartsuez, haizeen hots barneragarriez, sintetizadoreen soinu leunez, bateriaren erritmo ezberdinez eta ahotsen doinuez.

Dantza eginarazteaz gain, abesti landuak entzutera gonbidatzen zaituztete. Modu horretan, gorputzak eskatzen dienarekin eta testuinguruarekin koherenteak izaten jarraitu nahi dute, serio baina lotsagabe. Freskoa, naturala, dantzagarria eta festazalea izateari utzi gabe, sormena eta zuzeneko interpretazioa uztartu eta findu nahi ditu Skastik, jotzen eta jotzeaz gozatzeko. "Ye" diskoa atera berri du talde zarauztarrak. Bertan rock alternativoa, pop-a, indie-a eta funka bezelako estiloak entzungarri dituzu. 13 abestiko diskoa 13 urte betetzen dituzten urtean.


Skasti
https://www.facebook.com/skasti.taldea/

Bad Sound
https://www.facebook.com/BADSoundSystem/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago