Skakeitan + Suaia eta Ama Rebel + Ozen

10
Abu
23:00
Sodupe, Bizkaia
Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

ama.jpg
Sodupeko jaietan izango da zer entzun. Abuztuaren 10an Skakeitan, Suaia eta Ama Rebel (argazkian) eta Ozen taldeak ariko dira zuzenean.

Skakeitan
Skakeitan taldeak badu zeresanik oraindik. "Orekariak" (2014) lana argitaratu eta bi urte beranduago, badator "Galera" (2016), Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta nahastutako estudioko lan luzea.

Diskoari hasiera ematen dion arpegioa entzutea aski da soinu aldaketa agerian uzteko eta taldeak dakarren aire freskoa nabaritzeko, bere esentzia mantentzen dela susma badaiteke ere. Hasieratik azaleratzen da soinu elektronikoekin izandako esperimentazio lana eta sintetizadoreei emandako garrantzia, bateria elektronikoek markatutako erritmoek eta gitarra soinu rockero eta ausartagoek lagunduta beti ere.

Suaia eta Ama Rebel
Suaia eta Ama Rebel Euskal Herriko reggae banda berria da. 2016an sortua, eta Bizkaiko oihanean kokatuta, euskal eszenan sarri aritzen diren zazpi reggaelariz osatuta dago. Hainbat reggae talde ezberdinetan hartu dute parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Thunder Clap Sound System…

Suaia eta Ama Rebel ez da estilo bakar batera mugatzen, ezta entretenimendura ere; reggae dancehall, roots, rub-a-dub… mezuaren mesedetan, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak bizirik mantenduz, ikur errebelde eta euskalduna gogor astinduz.

Horretarako, eta Gorka Suaiaren Piztu! Mixtapeko errepertoriotik abiatuta, zuzeneko indartsu, dantzagarri eta anitza eskainiko digu, laster kaleratuko duen EP diskako kanta batzuekin osatuta ere.


Skakeitan Abuztuan
03 Shikillo Fest
04 Garruze
07 Getaria
10 Sodupe
13 Donosti
18 Deba
22 Bilbo
23 Laudio
24 Bioritme


Skakeitan
https://www.facebook.com/skakeitant/

Suaia eta Ama Rebel
https://www.facebook.com/SuaiaetaAmaRebel/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak