Des-Kontrol + The Capaces

12
Abu
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Doako emanaldia, jaiak

27629423_10156029929323490_1425546633342431609_o_copy3.jpg
Musika egitarau dotorea prestatu dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako. La Flamenka izanen da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira kontzertu handienak.

Hiru gune finko izango dituzte Piratek: La Flamenka, Lasta Gunea, eta Trinia. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira, Guardetxean kasu.

Musika egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute Piratek, non, patxanga erritmoetatik, rocka, ska, giro elektronikoak eta salsa eta kumbia giroak entzun ahalko diren.

Igande gauean Des-Kontrol eta The Capaces (argazkian) ariko dira zuzenean.

90. hamarkadatik kaña ematen dabiltzan katalanak izango dira eszenatokian: The Capaces. 2003an “Born to Punk” argitaratu zutenetik, eta batez ere duten frontwomanaren zuzenekoagatik Europako punk talde errebelazioen artean sartzea lortu zuten.

Hauekin batera Arrasatetik, StreetPunk eta Oi! Doinuekin Des-Kontrol taldea arituko da. Urte dezente oholtzetatik kanpo ibili ondoren, 2017an bueltatu zen kontzertu berezi bat emateko asmoz. Adi, ez dagoelako garbi denbora luze batean beraien azken kontzertua izango ote den.


Aste Nagusi Pirata - La Flamenka Gunea
11 Fan & Go
12 The Capaces + Des-Kontrol
13 En Tol Sarmiento + Ezetaerre + Skakeitan
14 Krii Kolektiboa
15 Green Valley + Mad Muasel
16 Niña Coyote eta Chico Tornado + Mice
17 Olatz Salvador +  Anje Duhalde
18 Belako + Serrulla


Donostiako Piratak
http://www.donostiakopiratak.eus/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian