Ze Esatek! + Gora Herria

11
Abu
23:00
Maruri, Bizkaia
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

ze-esatek-2-arg-eider-iturriaga_copy2_copy2_copy3_copy2_copy2.jpg
Ze Esatek! (argazkian) taldea zuzenean ariko da Maruriko plazan.  Ondoren Gora Herria taldeak joko du, dantzaldi giroan.

Ze Esatek!
Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo "ganberroa"-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Urte hauetan guztietan lau disko kaleratu dituzte, azkena, auto-ekoizpen bidez 2013ko azaroan argia ikusi zuen "Ibuprofeno" disko koloretsua. Bidean, dozenaka (ehundaka) dira taldeak eskaini dituen zuzeneko emanaldiak, Euskal Herrian, zein estatu espainoleko herrietan arituz. 2011ko abenduan Kuban zehar bira egin zuen taldeak. Zuzenean eztanda egiteko prest dagoen musika pilula koloretsua da Ze Esatek! taldea. Orain diska berriarekin dator antixena gaztetxera "ibilita ikasten da erortzen"


Ze Esatek!
https://www.facebook.com/zeesatek/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak