Krii Kolektiboa

14
Abu
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Doako emanaldia, jaiak

35882097_230364571080759_2627908721111465984_n.jpg
Musika egitarau dotorea prestatu dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako. La Flamenka izanen da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira kontzertu handienak.

Hiru gune finko izango dituzte Piratek: La Flamenka, Lasta Gunea, eta Trinia. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira, Guardetxean kasu.

Musika egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute Piratek, non, patxanga erritmoetatik, rocka, ska, giro elektronikoak eta salsa eta kumbia giroak entzun ahalko diren.

Abuztuaren 14an Krii Kolektiboaren txanda izango da.

Krii Kolektiboa
“Frances Be”, “Eddie Mae” eta “Les Alsborregach” DJ-ek osatzen duten Krii Kolektiboak musika elektronikaren bitartez hiru ardatz lantzea dauka helburu: emakumeen segurtasuna eta askatasuna dantzalekuetan, musika elektronikoaren programazioa emakume perspektibatik eta emakumeak estilo horretan ahalduntzeko hezkuntza zein elkarbanatze saioak. Hirukotearen hitzetan Krii Kolektiboa  “transfeminismotik pentsatu, ekin eta sortzen duen kolektibo bat da”. Astearte gauean saio berezia eskainiko dutelako, pantailan irudiek lagunduta.


Aste Nagusi Pirata - La Flamenka Gunea
11 Fan & Go
12 The Capaces + Des-Kontrol
13 En Tol Sarmiento + Ezetaerre + Skakeitan
14 Krii Kolektiboa
15 Green Valley + Mad Muasel
16 Niña Coyote eta Chico Tornado + Mice
17 Olatz Salvador +  Anje Duhalde
18 Belako + Serrulla


Donostiako Piratak
http://www.donostiakopiratak.eus/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak