Olatz Salvador + Anje Duhalde

17
Abu
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Doako emanaldia, jaiak

olatz-salvador.jpg
Musika egitarau dotorea prestatu dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako. La Flamenka izanen da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira kontzertu handienak.

Hiru gune finko izango dituzte Piratek: La Flamenka, Lasta Gunea, eta Trinia. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira, Guardetxean kasu.

Musika egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute Piratek, non, patxanga erritmoetatik, rocka, ska, giro elektronikoak eta salsa eta kumbia giroak entzun ahalko diren.

Ostiral gauean, abuztuaren 17an, euskal rock eta folk musikaz beteko da Flamenka gunea, Olatz Salvador (argazkian) donostiarra eta Anje Duhalde lapurtarra izango direlako bertan.

Dagoeneko aurkeztu beharra ez den artista da Anje Duhalde, 1970tik euskal kantagintzaren historiarekin lotura zuzena izan baitu. Bakarkako bideari ekin aurretik Errobi edota Akelarre bezalako talde mitikoetan ibilia da.
.
Olatz Salvador musikaria banda osoa izango du lagun emanaldi honetan. Iraupen luzeko lehen diskoa duen "Zintzilik" diskoa aurkeztuko du saio honetan, pop giro goxoetan datorren elektronika eta folkaz bustiriko lan ederra.


Aste Nagusi Pirata - La Flamenka Gunea
11 Fan & Go
12 The Capaces + Des-Kontrol
13 En Tol Sarmiento + Ezetaerre + Skakeitan
14 Krii Kolektiboa
15 Green Valley + Mad Muasel
16 Niña Coyote eta Chico Tornado + Mice
17 Olatz Salvador +  Anje Duhalde
18 Belako + Serrulla


Donostiako Piratak
http://www.donostiakopiratak.eus/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak