Belako + Serrulla

18
Abu
22:30
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Doako emanaldia, jaiak

belako2018.jpg
Musika egitarau dotorea prestatu dute Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusirako. La Flamenka izanen da Piraten musika gune nagusia, eta bertan ospatuko dira kontzertu handienak.

Hiru gune finko izango dituzte Piratek: La Flamenka, Lasta Gunea, eta Trinia. Horretaz gain, beste gune autogestionatu batzuetan ere, ekimenak izango dira, Guardetxean kasu.

Musika egitarau anitza eta koloretsua prestatu dute Piratek, non, patxanga erritmoetatik, rocka, ska, giro elektronikoak eta salsa eta kumbia giroak entzun ahalko diren.

Serrulla errebelazio donostiarra eta Belako (argazkian) mungiatarrak itxiko dute Flamenkako azken gaua, larunbatez, abuztuaren 18an.

R&B, pop eta rock doinuez osatutako “1⁄4 Life” diska aurkeztuko du Serrulla artista gazteak. Jarraian Belako taldeak bere punk-rock eta melodia elektroniko beroekin hartuko du eszenatokia. Jendearen ahotan dagoen "Render Me Numb, Trivial Violence" euren hirugarren lan luzeaz gozatzeko aukera paregabea.


Aste Nagusi Pirata - La Flamenka Gunea
11 Fan & Go
12 The Capaces + Des-Kontrol
13 En Tol Sarmiento + Ezetaerre + Skakeitan
14 Krii Kolektiboa
15 Green Valley + Mad Muasel
16 Niña Coyote eta Chico Tornado + Mice
17 Olatz Salvador +  Anje Duhalde
18 Belako + Serrulla


Donostiako Piratak
http://www.donostiakopiratak.eus/

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago