Skakeitan + Vendetta

22
Abu
00:00
Bilbo, Bizkaia
Europa Parkea
Doako emanaldia, jaiak

25152251_1982086488696671_2258720016663661019_n_copy3_copy3_copy2.jpg
Skakeitan (argazkian) eta Vendettataldeak indarrak batuko dituzte Bilboko Europa Parkean zuzenean aritzeko. Egun euskal musikagintzan bi talde esanguratsu dira honakoak, biak ala biak, ska-rock eremutik abiatu zuten musika bidea, bakoitzak norabide berrietan murgiltzeko, bakoitzaren musika proposamena aberastuz. Abuztuaren 22an taularatuko dira Bilbon, Gaztea Gauaren barnean.

Skakeitan
Skakeitan taldeak badu zeresanik oraindik. "Orekariak" (2014) lana argitaratu eta bi urte beranduago, badator "Galera" (2016), Higain estudioetan Haritz Harreguyren gidaritzapean grabatu eta nahastutako estudioko lan luzea.

Diskoari hasiera ematen dion arpegioa entzutea aski da soinu aldaketa agerian uzteko eta taldeak dakarren aire freskoa nabaritzeko, bere esentzia mantentzen dela susma badaiteke ere. Hasieratik azaleratzen da soinu elektronikoekin izandako esperimentazio lana eta sintetizadoreei emandako garrantzia, bateria elektronikoek markatutako erritmoek eta gitarra soinu rockero eta ausartagoek lagunduta beti ere.

Vendetta
Vendetta talde nafarra "Agur Bira"ren barnean murgildua dabil. Abenduaren 28an eskainiko du taldeak azken kontzertua Atarrabian, eta egun hori iritsi artean, Euskal Herriko jaietan ariko dira egurrean.


Skakeitan
https://www.facebook.com/skakeitant/

Vendetta sarean
http://www.lavendetta.org

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak