Joseba Tapia

09
Abe
19:00
Donostia, Gipuzkoa
Victoria Eugenia
Sarrera zehazteko

tapia01-1024x678-1-1024x678.jpg
Abenduaren 9an Joseba Tapia zuzenean ariko da Donostiako Victorioa Eugenia antzokian.

Joseba Tapia
Trikitilari edo soinu jole jantzia estuegia zaio Joseba Tapiari. Hala izan da musika egiten hasi zenetik. Jakina da etxetik dakarrela musika Tapiak, haren DNAn daude txertatuta trikitixa eta kantua, baina baita rocka eta gitarra ere.

80ko hamarkadaren erdialdean diskoak argitaratzen hasi zenetik gaurdaino, musika ausarki egin du eta egiten du. Batere beldurrik gabe, harritzeko modukoa den naturaltasun berezi batekin. Berak eraman zuen, Xabier Berasaluze Leturia-k lagunduta, trikitixa baserritik hirigunera eta erromeriako kioskotik rock eszenatokira, eta atea ireki zion triki-pop izenez ezagututako mugimendu arrakastatsuari.

Aspalditik baina, kantagintzari emana dago bakarkako ibilbidean, letraren edertasunari eta mezu kritiko eta ideologikoari zorrotz erreparatzen dion kantutegi bat osatzen ari da diskoz disko, eta aldi berean etengabe ari da diskurtso musikala berritzen. Horrek eraman du tarteka soinu txikiaren protagonismoa apaldu eta beste tresna batzuena indartzera.


Diskografia
- Apoaren edertasuna (1998)
- Québec. Hamar kantu independentziarako (1999)
- Agur Intxorta maite (2001)
- Real politik (2006)
- Eta tira eta tunba (2010)
- Tximela kapitainaren izarrak (2013)


Joseba Tapia
http://josebatapia.eus/
a
a
a

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian