Anestesia + Kuma No Motor + Estricalla

19
Urt
21:00
Biarritz, Lapurdi
Atabal
Sarrera: Aurrez 7 euro. Bertan 10 euro.

anestesia2015_copy2_copy2_copy2.jpg
Anestesia taldeak Biarritzeko Atabal aretoan itxiko du "Gorrotoaren ahotsa" bira berezia. Emanaldi honetan Estricalla eta Kuma No Motor taldeak izango dituzte agertokian lagun.

Anestesia
Anestesiaren lehen diskoak 25 urte betetzen ditu! Aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, bere historian mugarri izan den "Gorrotoaren Ahotsa" diskoak 25 betetzen dituela ere ospatu nahi du. Diskoaren berrargitalpen berezi batekin dator, berriz masterizatuta, 180 gramoko biniloan. Eta, karia horretara, Euskal Herrian bira bat antolatu dute. Kontzertu bereziak hauek ere… Laster entzungo duzue gorrotoaren ahotsa oihukatzen berriro!

Kuma No Motor

Baionako hirukoteak eskola zaharreko hardcore-punk musika jotzen du. Ziztu bizian, ozen, minutu erdiko kantuak bat bestearen ondotik jotzen ditu. Euskaraz edo ingelesez, norbanakoak eta komunitateak zapaltzen eta menperatzen dituen sistemaren aurkako hitz zorrotzak hedatzen ditu. Estatu Batuetako 1980ko hamarkadako hardcorea edo Suediako d-beat musikaren artean, taldearen zuzenekoak arras leherkorrak dira.

Estricalla
Estricalla Euskal Herri osoan barreiatutako lagunek osatzen dute. 2009tik, punk-hardcore militantea jotzen dute. "Dramatik-thlon" azken diskoa aurkeztuko dute: taldearen bilakaeraren isla den lana. Maitasun eta sarraski abestiak eta zuzeneko harrigarria.

Info zabalagoa
http://www.atabal-biarritz.fr/index.php/en/component/content/article/8-demo-articles/218-anestesia-kuma-no-motor-estricalla

Afitxa
no img.


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago


Emanaldi gehiago Biarritzen