The Magpie Salute

11
Aza
18:45
Bilbo, Bizkaia
Kafe Antzokia
Sarrera: Aurrez 23 euro. Bertan 26 euro.

the-magpie-salute-talde-gonbidatua20831548411541425235.jpg
The Magpie Salute taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 11ean bilboko Kafe Antzokian arratsaldeko 19:30etan. Lehenago talde gonbidatua arituko da.
.
The Magpie Salute
The Black Crowes-eko sortzaile Rich Robinson-ek, azken hiru hamarraldietako rock androll abesti distiratsuenetariko batzuen egileak, The Magpie Salute izeneko talde berri baten jaiotza iragarri zuen 2016ko urrian. Ideia Robinson-ek The Black Crowes-eko taldekide ohiak zituen Marc Ford, Sven Pipien eta Eddie Harsch-ekin (2016ko azaroan hil zen Harsch) hilabete batzuk lehenago Woodstock-en, New York-en, emandako kontzertu batzuen ostean sortu zen.

2017ko urtarrilean eman zituzten euren lehen kontzertuak The Magpie Salute moduan New York-eko Gramercy Theatre-en, 10 musikari eskenatoki gainean klasikoak eta The Black Crowes eta Robinson eta Ford-en bakarkako ibilbideko abestiak jotzen. Taldearen lehen pausu hauek iazko ekainean argitaratutako zuzeneko disko batean islatu ziren.

Baina iragan abuztuaren 10ean High Water I lana kaleratu zen, The Magpie Salute-en estudioko lehen diskoa. Taldea birziklatu egin da eta orain Rich Robinson eta Marc Ford dira kitarjole, John Hogg abeslari, Sven Pipien baxujole eta Joe Magistro baterijole (azken hau Robinson-en bidailagun izan da bere bakarkako ibilbidean; diskoaren grabaketan parte hartu duen Matt Slocum teklatu jolea bezala). Lan berri honek bi gauza berretsi ditu: taldea behin betikoa apustua dela (2019an High Water II kaleratuko dute) eta elkarrekin berriro jotzeaz gozatzen ari diren aspaldiko lagunek osatutako banda bat baino askoz gehiago dela.


Kafe Antzokia
Done Bikendi
Bilbo

Kafe Antzokia
http://www.kafeantzokia.eus

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilboko Kafe Antzokian


Emanaldi gehiago Bilbon