Tara + Lumi

16
Aza
21.00
Gasteiz, Araba
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

45322733_2174637956119484_2961044621020364800_n.jpg
Aurrera doa gasteizen Muinoko Hotsak musika ekimena. Azaroaren 16 gauean  Tara eta Lumi ariko dira zuzenean.

Tara
2015ean Gasteizen sortutako taldea dugu Tara. Soinu ilun eta rockeroak lantzen dituzte, une melodikoak tartekatuta. Hitzetan istorio personal zein sozialak ukitzen dituzte. Nagore Montoya (ahotsa, pianoa eta zeharkako txirula), Josu Andueza (baxua), Miquel Rius (bateria) eta Sergio Garcia (kitarra) dira taldekideak.

Lumi
Pop elektronikoa egiten duen bikotea da Lumi. Nahia Zubeldia, Unama eta Sohano taldeetan aritu da. Manu Matthysek aldiz Odei izeneko proiektu elektronikoa eramaten du hiru lagunekin batera. Bi mundu uztartzen dira beraz proiektu huntan, eta emaitza pop elektroniko atmosferikoa dugu.

Muinoko Hotsak
* irailaren 21a, ostirala: Libe + Jupiter Jon
* urriaren 20, larunbata: Anestesia + No Regret HxC
* azaroaren 16a, ostirala: TARAmusika + Lumi
* abenduaren 14a, ostirala: Distorsión Tóxica D-TOX + Paüra

Kontzertu guztiak Gasteizko Gaztetxean izango dira, eta sarrerak, aldez aurretik, Hala Bedi Tabernan.


Gasteizko Gaztetxea
http://www.gasteizkogaztetxea.org/

Muinoko-Hotsak facebook sarean
https://www.facebook.com/Muinoko-Hotsak-201244350250528/

Muinoko-Hotsak musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/muinoko-hotsak


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Gasteizen