Willis Drummond + Delient

12
Urt
23:00
Azpeitia, Gipuzkoa
Sanagustin kulturgunea
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 15 euro.

willis2018.jpg
Willis Drummond taldeak zuzeneko CD eta DVDa argitaratu berritan, kontzertu bira abiatu du Euskal Herrian zehar. Lehenengoetariko kontzertua, Azpeitian eskainiko du: urtarrilaren 12an Sanagustinen.  Emanaldia  Delient taldeak zabalduko du.

Willis Drummond
2007. urtean sortu zen Willis Drummond taldea Baiona hirian, Lapurdin. Urte hauetan guztietan diskoak eta zuzeneko emanaldiak tartekatu dituzte,  Euskal Herria luze zabalean zeharkatuz, eta tartean Europatik zehar zenbait bira burutuz.

Musika bidean taldekide aldaketak jasan dituzte, boskote ere izan zirelarik garai batean hiru gitarraz taularatuz. Egun, taldearen sortzaile izan ziren Xan, Jurgi eta Felix hirukoak defendatzen du banda zuzeneko emanaldietan, taldearen sustraietara itzulia eginez.

Diskografia
- "Anthology" (Autoekozipena, 2007)
- "Willis Drummond" (Bidehuts, 2009)
- "Psilocybenea 2009/09/19" (Bidehuts, 2010)
- "Istanteak" (Bidehuts, 2011)
- "A ala B (Bidehuts, 2012)
- "Tabula Rasa" (Tabula Rasa, 2016)
- "Willis Drummond - Jon Iraundegi" (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti
- "Willis Drummond LIVE" (Tabula Rasa, 2018)


Willis Drummond
https://willisdrummond.net/

Delient
https://www.facebook.com/delientrock/


Kulturaz
http://www.kulturaz.eus

Afitxa
no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Talde honen kontzertu gehiago