Zoo + Ziklone

15
Mar
21:00
Gasteiz, Araba
Gaztetxea
Sarrera 5 euro

52765468_789723171402640_1509733909951152128_n.jpg
Gasteizko Gaztetxearen eta Hala Bedi Irratiaren eskutik, 2019ko egitarauari ekingo dio Muinoko Hotsak ekimenak. Hilabetero bezala, Arabako eta kanpoko talde batek partekatuko dute oholtza. Martxoko hitzorduan, animaliak eta fenomeno meteorologikoak:

ZOO

Izurdea, olagarroa eta hiena, xerka, txiki eta hausiki. Beskoitzeko basa-musikariek rapa, rock latza eta punka gordin zerbitzatuko dituzte. Bateria, baxua eta ahotsa; erritmo biziak, melodia ilunak eta mezu zorrotz rapeatuak. Euren bigarren lana aurkeztuko dute, "Broia", 2018an argitaratutakoa.

ZIKLONE
Gasteizko lokalosferan kontzentratutako ekaitzaren ufada biziek panorama latza ekarriko digute beste behin. Zurrunbiloak airean danborrak eta sokak, eta astindu ditzake kordak. Oro har, behe-presioaren eragina nabarituko dugu, bertigo zentrifugoa. Deskarga elektrikoak eta gainkarga trinkoak, barealdiren bat akaso. Oroz gain, denborale makurra. Aurreikuspenetan, kalte ugariak eta nabarmenak; ondorioak hurrengo egunetan ere soma litezke. Bestalde, freskotik jarraituko du giroak.


Gasteizko Gaztetxea
http://www.gasteizkogaztetxea.org/

Muinoko-Hotsak facebook sarean
https://www.facebook.com/Muinoko-Hotsak-201244350250528/

Muinoko-Hotsak musikazuzenean komunitatean
http://musikazuzenean.com/muinoko-hotsak


Zoo taldea
https://zootaldea.bandcamp.com

Ziklone
https://ziklone.bandcamp.com/

Afitxa

no img

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Gasteizen