Unidad Alavesa

26
Mar
20:30
Gasteiz, Araba
parral taberna
Doako emanaldia

50067407_1239643999517985_7187781443785850880_o_copy3.jpg
Martxoaren 26an Unidad Alavesa taldea zuzenean ariko da Gasteiz hiriko Parral tabernan. Banda gipuzkoarrak bere bigarren diskoko kantuak joko ditu emanaldi honetan.

Unidad Alavesa
2017an Ataunen sortutako folk-country-rock taldea da. Talde berria bada ere, dagoeneko bi disko kaleratu dituzte, eta kideak ez dira hasiberriak; abentura maltzur askotan ibiliak dira eta oraindik ere hala dabiltza. Zerrenda luze horretan ageri dira honako hauek, besteak beste: Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Los Rockinson, Bizardunak, Stanislaw, Los Zopilotes Txirriaos, Benito Lertxundi... Koadrilan negar egin zein koadrilaz barre egiteko kantu aproposak dira, galtzaileenak, mozkorrenak eta batez ere sarkasmoz beteak. Punk-rockari bizkarra erabat emanez, bestelako giro eta tenpotan abesten dute aspaldian.


Parral taberna
S. Frantzisko Xabier Kantoia 4
Gasteiz

Parral
https://www.facebook.com/parral.taberna/


Unidad Alavesa
https://unidadalavesa.bandcamp.com/

Martxoa Parral tabernan

no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak