Interlude + Marmol + Irazi + Shöck + Holy Nuns + DJ Pelayo + DJ Idiota

16
Mar
21:30
Donostia, Gipuzkoa
Mogambo
Sarrera 6 euro

vi._taupada_fest!.jpg
Martxoaren 16 gauean ospatuko da VI. Taupada Fest!  jaialdia Donostiako Mogambo aretoan.

TAUPADA FEST!
VI. Taupada Fest!  jaialdia 2014. urtean jaio zen. Bere xumetasunean, DIY hardcore/punk musika jaialdi bezala planteatu zen, Oreretako Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz. MOGAMBO aretoa toki ezin hobea aukeratu zen jaialdia burutzeko. KRASH! irratsaio kontrakulturalean egosten hasi zen, non asmo eta gustu komunak zituzten beste irratsaio batzuk ere parte hartzen hasi ziren, hala nola, Mamba Negra, Lepotik Zintzilik edo Wave and fast. Bost jaialdiren ondoren, eta aipatu irratsaioak egun emititzen ez diren arren, beste ziklo bat itxi dugu. Baina beste ziklo berri bat irekiko dugu Taupada Fest! aurrera jarraitzeko Zintzilik Irratiko hainbat kidek eta lagunek agertu duten interesari esker. Taupada Fest! sekulakoa izango da edo ez da izango!!!

INTERLUDE (Post HardCore - Zaragoza)
2005. urtean eratu zen Criatura eta Nevergood taldeetako kide izandakoez osatutako formazioa. Zaragozako post hardcoreko beteranoak eta aurpegi ezagunenak dira eta beren zuzenekoak ez zaitu indiferentea utziko. Amorruz beteriko kantak, frantesez eta gazteleraz. Azken urte hauetan ez dute ia kontzerturik eskaini beraz, aparteko aukera da honakoa zuzenean entzun eta ikusteko. 2006. urtean lehenengo EP bat atera zuten eta honi Les Miserables (2006) eta 10000 ans de vengeance (2008) jarraitu zioten. Beren azken lana A la deriva da, 2012. urtean plazaratua.

MÁRMOL (Punk melódico - Bilbo)
Bilbotik datorren hirukotea da, melodiaz kargaturiko punk intentsoa egiten duena. Beraiek diotenez, “punkentzako popa, modernoentzako punka”. Kritikoak eta emozioz beteriko hitzak oihan postmekanikoan. 2014. urtean maketa batekin estreinatu ziren, Crvel (2015) taldearekin partekatutako Mármol izeneko diska batekin jarraituz. Ondoren Nuevo sol (2017) plazaratu zuten eta pasa den urtean, Sokatira.

IRAZI (Noise rock - Bidasoaldea) Beste hirukote bat, Irungoak oraingoan. 2003. urtetik daramate taula gainean eta denboraldi luzean entzun gabe egon arren, pasa den urtean abesti berriekin bueltatu ziren. Erritmo ilun eta astunez beteriko euskarazko hitzak, Bidasoaldea hainbeste markatu zutenak. Beren lehen lana Zazpi ezpalak (2013) izan zen eta berriki Orratzak plazaratu dute, 2018. urtean hain zuzen.

SHÖCK (Punk rock - Bilbo)
Bilbotik datorren laukote beteranoa. Taldea 2015. urtean eratu zen, No relax, Mundo Matadero edo Destierro musika bandetatik pasatu ondoren. Taula gainean agresibitatea erakusten duen punk rock klasikoko formazioa dugu honakoa, ahotsean potentzia eta melodia uztartu eta kritika sozialean oinarritutako hitzak egiten dituena. Shöck beren lehenengo diska 2017. urtean grabatu zuten.

HOLY NUNS (Punk rock grrrl - Donostialdea)
Orereta eta Donostia artean mugitzen den hirukote hau 2016. urtean elkartu zen garage ikutua eta melodia duten punk rockeko kantei bizia emateko. Bortitzak eta zuzenak, etenaldi baten ondoren eszenatokietan beraiekin berriro gozatzeko aukera izango dugu. Oraingoz, EP batean jasota dauden lau kantu grabatu dituzte.

DJ IDIOTA

Eta azkenean benetako DJ bat Taupada Festen!! Biniloak jartzen dituztenetakoa!! Pisuergaren ertzetik aspaldiko ezagun batek bere tresneria guztia hartu eta rock & rolla eta punkaren aukeraketa on batekin gozarazi eta dantzan jarriko gaitu, gorputzak lehertu arte.

Eta aurreko urteetan bezala, afaltzeko eta gauean zehar indarrak hartzeko jaki beganoak salgai egongo dira; Zintzilik Irratiko eta taldeetako materiala zozketatuko da hain famatua den gure iruzurrezko zozketan; distriak egongo dira taldeetako materiala, kamixetak, fanzineak… erakusten; edaria merke eta Mogambo zein Zintzilik Irratiko jendearen konpainia. Zer gehiago behar duzu?


Emanaldiaren berri facebook sarean
https://www.facebook.com/events/2049945398446419/

Interlude
https://theinterludeband.bandcamp.com

Marmol
https://marmolbilbao.bandcamp.com

Irazi
https://irazi.bandcamp.com

Shöck
https://shockpunkbilbao.bandcamp.com

Holy Nuns
https://holynuns.bandcamp.com


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian