Willis Drummond + Pablo Hasel

20
Uzt
23:00
Azkoitia, Gipuzkoa
Plazan
Doako emanaldia

willis2018_bu.jpg
Willis Drummond (argazkian) eta Pablo Hasel zuzenean ariko dira Azkoitiko plazan. Uztailaren 20 gauean iznago da emanaldian, gaueko 23:00etatik aurrera.

Willis Drummond
2007. urtean sortu zen Willis Drummond taldea Baiona hirian, Lapurdin. Urte hauetan guztietan diskoak eta zuzeneko emanaldiak tartekatu dituzte,  Euskal Herria luze zabalean zeharkatuz, eta tartean Europatik zehar zenbait bira burutuz.

Musika bidean taldekide aldaketak jasan dituzte, boskote ere izan zirelarik garai batean hiru gitarraz taularatuz. Egun, taldearen sortzaile izan ziren Xan, Jurgi eta Felix hirukoak defendatzen du banda zuzeneko emanaldietan, taldearen sustraietara itzulia eginez.

Diskografia
- "Anthology" (Autoekozipena, 2007)
- "Willis Drummond" (Bidehuts, 2009)
- "Psilocybenea 2009/09/19" (Bidehuts, 2010)
- "Istanteak" (Bidehuts, 2011)
- "A ala B (Bidehuts, 2012)
- "Tabula Rasa" (Tabula Rasa, 2016)
- "Willis Drummond - Jon Iraundegi" (Banizu Nizuke, 2017) - 2 abesti
- "Willis Drummond LIVE" (Tabula Rasa, 2018)


Pablo Hasel
2005 urtean kaleratu zuen bere lehen lana, eta geroztik, etengabean aritu izan da kantuak grabatzen eta kontzertuak eskaintzen. Pablo Hasel ez da erdibidean geratzen bere kantuen hitzekin. Gauzak argi esaten ditu. Zuzen. Gordin. Egungo errealitatea islatzen duen kantak idatzen ditu, politika gaiak nagusituz bere kantu zerrendan. Zentsura eta mehatuak jasan ditu, bidean, 2011ean atxilotua eta berriki epaitua izan delarik Madrilgo Audiencia Nazionalean.


Pablo Hasel
http://pablohasel.wordpress.com/

Willis Drummond
https://willisdrummond.net

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Azkoitian