Niña Coyote eta Chico Tornado + Ze Esatek!

12
Uzt
00:00
Alegia, Gipuzkoa
Herriko plaza
Doako emanaldia, jaiak

56474629_2294059020673302_3224235595534434304_n_copy4.jpg
Uztailaren 12an, ostirala, Niña Coyote eta Chico Tornado (argazkian) eta Ze Esatek! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte alegiko jaien programazioaren baitan gaueko 00:00etatik aurrera.


Ze Esatek!
Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea omen da, taldearen estilo "ganberroa"-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Urte hauetan guztietan lau disko kaleratu dituzte, azkena, auto-ekoizpen bidez 2013ko azaroan argia ikusi zuen "Ibuprofeno" disko koloretsua. Bidean, dozenaka (ehundaka) dira taldeak eskaini dituen zuzeneko emanaldiak, Euskal Herrian, zein estatu espainoleko herrietan arituz. 2011ko abenduan Kuban zehar bira egin zuen taldeak. Zuzenean eztanda egiteko prest dagoen musika pilula koloretsua da Ze Esatek! taldea.

Niña Coyote eta Chico Tornado
Niña Coyote eta Chico Tornado bikoa osatzen duten Koldo Soret eta Ursula Strong bikoak disko berria kaleratu berri du: "Aitzstar". Musikalki aurretik landutako musika bidean sakontzen du taldeak stoner eta rock musika izaki lanaren bizkar hezurra. "Aitzstar" izeneko lana auto-ekoizpen bidez ikusi du argia eta taldearen iraupen luzeko laugarren emaitza da. Ricky Falkner eta Jordi Mora soinu teknikarien gidaritzapean grabatu da lana Casamurada estudioetan, Tarragona aldean. Guztira taldeak konposatutako 11 kantu biltzen dira lan berrian eta laster izango da taldea euskal herrian zuzenean ikusteko aukera


Niña Coyote eta Chico Tornado
https://niacoyoteetachicotornado.bandcamp.com/

Ze Esatek!
https://www.facebook.com/zeesatek/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak