The Machetazo

GAUR
17
Urr
20:00
Bilbo, Bizkaia
Hotel Conde Duque - Bilbaina kluba)
Sarrera zehazteko

57511560_2312427989002367_195028593691066368_o.jpg
The Machetazo taldea zuzenean ariko da urriaren 17 gauean Bilboko Hotel Conde Duquen (Bilbaina kluba).

The Machetazo
Helena Lanzak “kubla Khan”-en zatiak kontatzen ditu diskoaren sarreran eta bukaeran eta Zaida Escobar Coleridge-ren amets irudietan oinarritu da azaleko ilustrazioari forma emateko garaian. Elementu guzi hauek osatzen dute oinarri eta abiapuntuaren gainean eta diskoa osatzen duten konposizioen barrena, The Machetazok bere amets kolektiboa kontatzen digu.

Bost taldekideek partekatu zuten Brooklyn-eko 1290 Prospect Place kaleko apartamentuan jaiotako ametsa hain zuzen ere. Jorge Castañeda (piano), Daniel Juárez (saxo), Nacho Fernández (gitarra), Darío Guibert (kontrabaxu), y Mikel Urretagoiena (bateria), Euskal Herriko Musika kontserbatorioan hezitako 5 gazte, ikasketa horiek osatu eta ikuspegi musikal eta pertsonalak zabaldu nahian jo zuten AEBra.

Eta han, lau pareta haien artean sortu zen laguntasun eta kimika berezi hori, urte batzuz pixkanaka moldatu eta aberastu eta hiriko klub guztietan ezagutzera eman zuten. 2016ko estreinako diskoan (1290 Prospect Place )formula horren lehen lagin bat utzi ziguten eta orain, jarraipen zoragarri honi esker guztiz bermatu eta aldi berean handitzeko gai izan dira


The Machetazo
https://www.facebook.com/themachetazo/


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Bilbon