Broken Brothers Brass Band

15
Abe
19:30
Eibar, Gipuzkoa
Portalea
Sarrera 10 euro

broken-brother-web.jpg
Broken Brothers Brass Band banda Eibar herriko Portalea gunean ariko da zuzenean. Abenduaren 15 arratsean izango da, 19:30etan eta 10 euroen truke.

Broken Brothers Brass Band
Musika berria, formula berriak, sortzen jarraitzen du taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere hotsa. Hamarnaka hiritako kaleetan jotzen. Mirestekoa da talde baten suhartasunak entzuleak eta taldearen atzetik dabiltzanak kutsatu ahal izatea. Tresna akustikoak, samplerrak, scratcheak, errimak, txaloak, barreak...dena batera, behar bezala hornitua eta ongi nahasia. New Orleansgo gaur egungo brass band-en musikan sakontzeaz gain, beste hainbat eragin nabari dira taldearen etapa berri honetan. Nafarren zuzenekoetan HipHop-aren hotsak eta kolaborazioak ohikoak izaten dira. Hala nola gospel-a, Jamaikako "burru drumming" piska bat, Jazz modernoa... Beste behin ere, inprobisazio sutsuz betetako diskoa. Jazz kaletarra, groove sendoz emana, sofistikatua tarteka, baina dantzarako aproposa.


Info zabalagoa
http://www.hotsak.com/

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak