Olatz Salvador

24
Aza
19:00
Donostia, Gipuzkoa
Victoria Eugenia
Sarrera 12 euro

34837453_2051260721805664_6321707662278918144_n_copy2.jpg
Olatz Salvador musikariak " Zintzilik" biraren azken datak iragarri ditu, eta bide horretan igande honetan Donostiako Victoria Eugenia antzoki ederrean ariko da zuzenean. Emanaldian bere banda izango du ondoran, eta gainera, lankidetza ugari izanen ditu agertokian.

Olatz Salvador
Zintzilik, Olatz Salvadorrek bakarka atera duen lehen albuma, argiz eta baikortasunez beterik dago. Orain urtebete pasatxo ikusi zuen lehen aldiz kalea, eta amaitzear da aurkezpen-bira.

Bere bandarekin batera, Olatz Salvadorrek emanaldi berezia eta barnekoia bizitzeko aukera eskainiko digu, orain artekoak bezain berezi eta barnekoia. Aro baten amaierarekin batera, beste bat dator, eta hortxe agertuko da magia antzokian, eta bertaratuko diren ikus-entzule guztiak izango dira horren lekuko.

Emanaldian zehar jende gehiago ere azalduko da eszenatokian: Iñaki Salvador, Eduardo Salvador, Jon Basaguren, Elene Carreto (dantzaria), Iker Sanz (dantzaria), Garazi Esnaola, Izaro Andres, Pablo Novoa eta Aitor Valcarlos.

Zuzeneko banda
Olatz Salvador (gitarra akustikoa, ahotsa), Julen Idigoras (bateria, sintetizadoreak), Borja Anton (gitarra elektrikoa, ukelelea, biolina), Jagoba Salvador (baxua)

Info zabalagoa
https://www.victoriaeugenia.eus/programacion/espectaculo.php?evento=84921

Afitxa
no img


Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian