ZE ESATEK! + THE REAL MCKENZIES

13
Abu
23:00
Donostia, Gipuzkoa
Pirata Gunea
Sarrera: Doan

ze_esatek!_rock_ron_copy2.jpg

Donostiako jaien barne, eta Piraten gunean, Ze Esatek! taldearen kontzertu berezia burutuko da. Donostiako Piratak taldearen X. urteurrena dela eta, abuztuaren 13an izango den kontzertu bereziaren grabaketa antolatzen ari  da taldea. Ospakizunak merezi duen bezala, ikuskizun ikusgarria prestatzen ari dira. Kontzertuan, hainbat kolaboratzaile bereziek parte hartuko dute, eta gainera beste hainbat sorpresa ere izango dira. Kontzertua grabatu egingo da eta CD/DVD batean aurtengo Durangoko Azokan aurkeztuko da.

Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea da. Hamar lagunek osatzen dute taldea eta momentuz bi diska kaleratu dituzte. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuetaz osaturiko taldea da, hala nola Trikizio, The Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Taldearen filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea da, jendea giroan sartzea eta mugiaraztea taldearen estilo «ganberroa»-rekin.

The Real Mckenzies 1992. urtean Vancouverren (Canada) sortutako punk talde bat da. Beraiek sortutako abestiak nahiz eskoziar abesti tradizionalen bertsioak jotzen dituzte. Beraien doinuak mundu osoan zehar zabaldu dituzte emanaldi desberdinetan eta Rancid, The Misfits, Metallica edota Shane MacGowan taldeekin elkarbanatu dituzte eszenatokiak.

Taldeak sarean:

Info gehiago:

Afitxa:
http://topatu.info/wp-content/uploads/2012/08/donosti-kartela.jpg
Handiagoan ikusteko en klik irudiaren gainean

Kronika bat idatzi nahi? Jarri harremanten gurekin


ZABALDU SARE SOZIALETAN


Komentarioak


Emanaldi gehiago Donostian