El templo del Tigre + Pablo Hasel + Lagrimas de Sangre + Gronx Wild + Bunker 13
Kortxoenea Gaztetxea
Sarrera: 5 Euro
Ondoren Lágrimas de Sangre Kataluniako taldekoak igoko dira taulara, lantzen duten rap melodikoa eta borrokalaria aurkezteko. Esan beharra dago partaide bat hiphop saio batean hartzen duela parte, LaTelePumClap izenekoan hain zuzen, komunikazio aske, autogestionatua eta komunitarioa jorratzen duen telebistan (LaTele.cat).
Eta Balentzitik musika ilegalaren bidez beraien mundua ulertzeko eta sistema borrokatzeko era partekatzeko datorren El Templo del Trigre taldearen txanda izango da ondoren. Beraien ikurra, Alderantzizko Piramidea, jazartzen gaituen kontrol sozialari buelta emateko modura hurbiltzen gaitu. Partaide bat bat NómadaSquad taldetik dator. Gainera, Cazike Crew taldeko hainbat kide gurekin izango dira.
Azkenik, kalitatezko musika erreibindikatzailez osatutako kontzertua ixteko, nor hobeto Pablo Hasel baino, egunero zapaltzen eta jazartzen gaituen kapitalismoaren aurrean bizitzeko era alternatiboen alde borrokatzeko. Pablo Hasel berak bere haragian bizi izan zuen atxilotu zutenean, 2011ko urrian, terrorismoaren apologia egiteaz akusatua, hau da, bere musika langileriaren eta erresistentzia antifaszistaren alde jartzeagatik.
Gogoratzea baita ere kontzertua Subterranean Films (BCN) taldekoek 3 kamerekin grabatuko dutela NikoneCons-en zuzendaritzapean, hiphop iraultzailearen inguruko dokumental bat egiteko asmoarekin.
Abuztuaren 4ean Donostian: musika, komunikazioa eta herri borroka!
Musika taldeen info zabalagoa:
http://www.eltemplodeltigre.es/
http://www.myspace.com/hasel11
http://www.lagrimasdesangre.com/
http://www.myspace.com/tuestatedetranks
http://soundcloud.com/bunkertreze
Musika deskargatzeko:
http://www.mediafire.com/?benvsi6xw5au2xh
http://www.lagrimasdesangre.com/category/descargas/
http://soundcloud.com/bunkertreze
Bideoa:









