Eratu

Hiru jatorri, hiru abiapuntu eta ikuspuntu, hiru musika estilo eta tendentzia, pauso txikiak baina irmoak emanez, ispiluari buelta emanda jendeari pentsarazi eta beste mundu bat eratzeko lanean.

2010aren bukaeran Aitor Agirrek (bateria), Joseba Luzuriagak (baxua eta koruak) eta Unai Olaldek (gitarra eta ahotsa) Eratu taldea sortu zuten. Ondarroa, Agurain eta Gasteizko musikari hauek horren aurretik Laia, Xasta, Sortuz, Tubokaspi… proiektuetan parte hartu zuten, eta power-trio formatu honetan aukera aproposa aurkitu zuten maite dituzten estilo guztiak eta zabaldu nahi dituzten mezuak landu eta eta plazaratzeko.

Eratu –izenak azaltzen duen bezala- talde oso langilea da, eraikitzailea, eta 2011n ‘Eratu’ izenarekin kaleratu zuten diskotik orain arte eboluzio handia bizi izan dute. ‘Ispilu iluna’ Usurbilgo Hi-Gain estudioan grabatu dute Haritz Harreguyrekin. Emaitza dotorea da oso eta agerian gelditu da estudiora joan aurretik hirukoteak egin duen lan eskerga abestiak borobiltzeko.

Eratuk asko du metaletik, rocketik eta baita pop edo zaindutako melodietatik; izan ere, beraien zenbait abesti irudikatu ditzakegu mundu anormal honetako irratietan zein oso muturreko estiloen testuinguruetan. Taldea irekita dago kantuak eskatzen duen hori guztia landu edo ematera. Horren erakusle da kantu gehienek bere baitan askotariko estiloak hartzen dituztela. Oso presente dago metal oinarria -eskola zaharreko thrashetik pisutsuagora hel daitekeena- kantuen enborra ere badena, baina hard-rocka, heavyaren –klasikoagoaren- arrastoa, hardcore melodikoa, punk-rocka eta baita pop-a ere beraien DNAn zizelkatuta daude, bizi ditugun garai eta pentsaera irekien islada gisa.

Are gehiago, hitzek, topikoetatik askoz haratago, bertakoak eta aldi berean unibertsalak diren problematikak eta muturreko sentimenduak azaleratzen dituzte, Joseba Sarrionandiaren zein Eduardo Galeanoren testuetan oinarritako hausnarketetan zein Miren Amurizak eta Gotzon Barandiaranek egindako gogoetatan. Ispiluari uko egiteko eta norbera eratzen lanean jar dadin!

Iker Barandiaran.

Taldekideak
Aitor Agirre Bateria
Joseba Luzuriaga "Luzu" Baxua eta koroak
Unai Olalde Kitarra eta ahotsa
Diskografia

Bidea

2015
Mauka Musikagintza

Ispilu Iluna

2013
Mauka musikagintza

Ikasle Abertzaleak

2013
Disko Bilduma.

Eratu

2012
Auto-ekoizpena
Harremanak


KONTRATAZIOA
Mauka Musikagintza
618627931
info@maukamusik.com

PRENTSA ETA KOMUNIKAZIOA
670880640
info@akeita.com

E MAILA
eratutaldea@gmail.com

WEGUNE OFIZIALA
http://eratutaldea.com



  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideoak
    Sustrai sendoak (2014 abuztua)
    Aguraingo Herrikoaren 30.urteurrenerako egina
  • Audioa
  • Facebook sarean
  • Zuzenean - Kortxoenea
    galeria ikusi