“Erraiak”, garena eta izan nahi genukeenaren arteko tartea betetzeko egin dugun proiektua da. Bide horretan topatzen ditugun kontraesanek, egonezinek, hutsuneek... eramaten gaituzte zulora. Bertatik ikuspegia hartu eta miserien jabetza aitortuta, hegaldiaren aurrean prestatzeko. Erraietako barne bide bat. Horixe nahi dugu adierazi ibilbide desberdineko hainbat musikarik hamar kantuz osatu dugun diskoan.
Testu eta ilustrazioez lagundurik formatu berezi batean editatu eta zabaltzen gabiltzana. Eta horixe da kantatu eta eskaini nahi duguna zuzeneko berezi eta hunkigarrietan. Barruan gordetzen dugulako kanporatzen duguna baino gehiago.