Goiz-Argi

Sortze urtea: 2002
Herria: Hernani (Gipuzkoa)

Goiz Argi taberna, Hernaniko Nafar kalean kokaturiko taberna da. Gure piraten barku berezi hau 1996 urtean jarri genuen martxan, eta azken bi hamarkadetan Hernaniko gauak astindu ditugu garagardo, kalimotxo, kubata eta bestelakoez bizitza goxotuz!

Eta guzti hori musikaren laguntzaz. Astebururo su ematen diogu gure soinu ekipoari, mota guztietako musikaz gerriak astintzeko aukera emanez. Rock&roll doainuak nagusitzen dira gurean, baino bestelako doinuei ere egiten diogu leku.

Zer edan eta zer jan bada gurean, sukaldea delarik gure berezitasunetako bat. Astean zehar plater bereziak eta bokatak afaltzeko aukera dago, eta ostegunetan, pintxo pote bereziak egiten ditugu!

Azken boladan kontzertuak bueltatu dira tabernara. "Igande pasiboei Sua" lelopean zenbait emanaldi burutu ditugu, tartean Estricalla, Fun Frank Funk, Tutan Come On, edota Ben Baba E Urubu taldeen emanaldiak.

Aurrera begira egitaraua prestatzen ari gara!

Goiz Argi taberna
Nafar kalea 19
20120 Hernani