Hilotz

2010ean Lasarte-Orian sorturiko metal taldea da Hilotz. 2012an kaleratu zuten “Hil Ala Bizi” izeneko lehen maketa. Euskal lurraldean harrera ona izan zuen eta Villa de Bilbao edota Wacken Metal Battle lehiaketetan parte hartzeko aukera izan zuten. Taldekide aldaketen ondorioz hirukote izatera igaro ziren 2014 urtean, eta egun “Giza Ankerkeria” izeneko iraupen luzeko lehen lana osatu dute.

Disko berriak maketan landuriko thrash metalaz gain death eta black metal estiloak ere uztartzen ditu. Lanketa konplexuagoa izan du lan berriak, arlo musikalean zein kontzeptualean.

Taldekideak
Mikel Yarza - Ahotsa eta baxua
Pablo Cabasés - Gitarra
Etxahun Urkizu - Bateria
Diskografia

Giza Ankerkeria

2016
auto-ekoizpena

Hil ala Bizi

2012
auto-ekoizpena
Harremanak


HILOTZ sarean:
- Facebook: https://www.facebook.com/hilotz666/
- Twitter: https://twitter.com/hilotz666
- Webgunea ofiziala: http://www.hilotz.com

Harremana:
info.hilotz@gmail.com
press.hilotz@gmail.com

Telefonoa:
637 25 03 73
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • 2017 ARBASOAK TOUR
    (handiago ikusteko egin klik)
    galeria ikusi
  • facebook sarean
  • Bideoak


  • Entzun gure musika