Hira

HIRA 1.998 an sortu zen. Hasiera batean ANGAR izenarekin identifikatzen genituen, baina denborarekin HIRA izatera iritis ziren. Urte hasieran, taldean aldaketatxoren bat edo beste izan eta gero, ANGAR-en lehen maketa baino zeozer garrantzitsuagoa grabatzea erabaki zuten, honekin taldearen izen aldaketa iritsiz, eta beren karrerari bultzadatxo bat emateko intentziotan. 2001eko Otsailan, beren lehen diska kaleratu zen “NORTASUNA” izen-buru pean IZ Rock disketxearen eskutik. Nafarroako Sonido XXI estudioetan 10 abesti grabatuz, beti ere, San Martin anaien laguntzarekin. Abesti hauetatik 4 aukeratu eta Gaztea irratsaioko “X. maketa lehiaketa”-n parte hartu zuten. HIRA finalera iritis eta entzulegoaren saria irabazi zuen.

Esperientzi guzti hauekin, lau gazte haien proiektua indartzen joan zen eta Euskal Herriko ainbat eta ahinbat herrialde eta jaialdietan kontzertuak emanez aritu ziren. HIRA-k bigarren diska bat prestatu zuen “OZTOPOAK GAINDITUZ”. 2003ko Azaroan kaleratu zen. Berriro Sonido XXI estudioetan 13 abesti grabatu zituzten, sentimendu, hira eta minez beteriko hitzak ageri dira abesti hauetan. Nabarmendu behar da, diska honetako “Metal oihua” abestian, Su ta Gar taldeko abeslariaren partehartzea, Aitor Gorosabel. Baita, diskaren introan Donostiako Coral Santa Ceciliak egiten duen aportazioa ere. Diska hau EDG music disketxearekin kaleratzen dute.

Guzti honekin, 3. diskara iristen gara, “SIC”. 2.006ko apirilan ateratzen da merkatura. Diska hontan taldearen heldutasun musikalaren maila nabaria da. Abestiak, melodiaz eta rock akordez josi dituzte. Proiektu hontarako 90. hamarkadako heavy talderik onenetariko baten kitarrista fitxatzen dute, Ehun Kiloko Jon Iturrino. Gainera, talde honen abesti ezangun baten moldaketa grabatzen dute. “Mendekua” ain zuzen.

Aurrera goaz mutil hauen karrera musikalean eta 2.012ko Maitzean “DELAY” diska iristen da. HIRA-ren 4. estudioko lana. Beste aldaketa bat jasaten du taldeak eta diska hontarako Euskal Herriko musika arloko promesa sartzen da taldekide, Mikel Lazkano. PUA DE ORO lehen lehiaketaren irabazlea ain zuzen ere. Bertan 11 kantu biltzen dira.

Oraingoan beraien esperientziak eta irrikak, hard-rock kutsua duten kantuak egitera murgiltzen dira inungo bildurrik gabe, beraien nortasun eta gustu pertsonalak aldarrikatuz.Bertan aipagarria da Xabier Leteren omenez eginiko Haizea dator ifarraldetik moldaketa, Led zeppeling taldearen arrastoak nabari direlarik.

Taldekideak
Ibai Marin: Gitarra, eta ahotsa
Mikel Lazkano: Gitarra eta azpi-ahotsak
Manex Etxeberria: Baxua
Alex Lobato: Bateria
Diskografia

V

2015
Auto-ekoizpena

Delay

2011
Maldito Records

Sic

2006
EDG Music

Oztopoak gaindituz

2003
EDG Music

Nortasuna

2001
IZ diskoetxea
Harremanak


TELEFONOAK
Ibai Marin 650 900 417
Alex Lobato 638 556

HARREMANAK
hiravmanagement@gmail.com

FACEBOOK SAREAN
http://www.facebook.com/hirataldea
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Bideo berria
    Hiraren 5. diskak orain arteko singlerik bereziena dakar, "Doinu Berrien Bila". Izenburuak dioen bezela Hirak doinu berriak bilatu nahi izan ditu oraingo hontan, kantua berezi eta harrigarri bihurtuz. Errealizazioa, gidoia eta produkzioa: Iñigo Sbeltza
  • Talde Argazkiak
    galeria ikusi
  • Bideoak
    KANTUA: Orduak (2010)

    KANTUA: Metal Oihua (2010)
    Aitor Gorosabelen (SuTaGar) lankidetzaz.

    KANTUA:  Aingura (2009)
  • Larratxo (2011)
    galeria ikusi