Hotzikara

Hotzikara 2008-an sortutako taldea da, Antton Aranburu, Mikel Olasagasti, David Illarramendi eta Beñat Urteagak osatzen dutena. Thrashcore estiloan kokatu izan gaituzte baina horrek zer esan nahi duen oraindik ere ez dakigu oso ondo. Ahots guturalak eta kitarra indartsuak garrantzi handia dute gure musikan, baina badira indar berezia hartzen duten kanta instrumentalak ere, estilo aldetik zabaldu egiten gaituztenak. Azken batean, hori ere bagara.

2011n lehenengo diska argitaratu genuen, Hotzikara izenekoa. Diska honek Euskal Herriko zoko desberdin askotan gau izerditsu paregabeak eman zizkigun. 2015ean berriz, bigarren lanarekin gatoz, II izenekoa. Denboraren igarotzeak estiloan ere aldaketa bat ekarri digu, eta hala jarrai dezala... Hotzikara sortzen duen bitartean!

Taldekideak
David Illarramendi - Ahotsa
Antton Aranburu - Kitarra
Beñat Urteaga - Bajua
Mikel Olasagasti - Bateria
Diskografia

II

2015
Autoekoizpena

Hotzikara

2011
Autoekoizpena
Harremanak

e- mail helbidea:
hotzikara.usurbil@gmail.com

Telefonoa:
661293486

Webgune ofiziala
http://www.hotzikara.com/
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • FACEBOOK SAREAN
  • entzun gure musika


  • Bideoak
    Hotzikara - Gillotina
    Peru Galbete gure lagunak grabatua eta editatua, Illarraren ikututxo batzuekin.
  • TWITTER SAREAN