Iheskide

Ihesbide 2004an elkartu ginen bostkote moduan, elorrixoko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxuaz eta koroetan, Kata eta Xagu kitarrekin ta petra baterixagaz. Ihesbideren funtsa gustatzen zitzaiguna egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera desberdinen aurrean gure iritzia azaleraztea izan zen, musika bozgorailu bezala erabiliz.2006an zazpi abestiz osatutako maketa bat kaleratu genuen, Elorrixoko Ateneoan inprobisatutako estudioan grabatu genuena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lanetan.

Bestalde, Gazte sareak eta Xirikak kaleratutako “gazte sortzaileen eskutik okupazioaren aldeko ohiuak” bilduman kanta bat sartzeko aukera ere izan genuen. Aulestin “Txortx” eta “Iñi”-ren laguntzaz grabatu genuena, eta baita “Txirringaz 2006″ ekimenerako kanta egiteko.

Uda hartan ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ginen laurok jarraitzea erabaki genuen, Gaizka ahotsean jarriz eta xagu ta kata koroetan.

Orduan kanta berriak sortzen hasi ginen eta 2008ko Martxoan “Dagokiguna” diska grabatu genuen, Ander (Shinova) teknikariarekin eta Maiatzaren hasieran kaleratu genuen, ondoren kontzertuei ekinez.

Urte hartako Uztailaren 22an, estatuaren aparatu errepresiboek, Tronpi eta beste hainbat lagun atxilotuak eraman zituzten, 5 egunez inkomunikaturik izanik eta tratu txarrak eta torturak jasanez.

Azkenik Espainiako salbuespen tribunalak espetxera bidali zuen Tronpi atxilotuetako beste batzuekin batera.

Taldekideak
Tronpi (baxua eta koroak)
Kata (gitarra eta koroak)
Xagu (ahotsa eta gitarra militarra)
Ibaiko (bateria, Kruder’s – Abadiño)

Taldekide ohiak
Petra (bateria ohia, zu be iheskide)
Antton (ahotsa)
Diskografia

Garaitu ez gaituztelako

2015
Mauka Musikagintza

Borrokak Darrai

2014
Mauka musikagintza

... Irabazi Arte!

2012
Mauka musikagintza

Iheskide

2010
Musikherria

Dagokiguna

2008
Musikherria

Ihesbide - Maketa -

2006
Auto-ekoizpena
Harremanak


Mauka Musikagintza
info@maukamusik.com

Iheskide
ihesbidepunkrock@gmail.com

Telefonoak
639 760 466 - 618 627 931

Webgune ofiziala
http://www.iheskide.org
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • AGURRA
    2016ko Otsailean BoRockanroler@ guztiei:

    Iheskidek momentu honetan bertan behera uzten du bere ibilbidea. Urte guzti hauetan zehar, beti izan ditugu zailtasunak aurrera egiteko. Taldekideak, joan, eraman eta batu zaizkigu, moldatu gara, erori ta altxatu gara...baina gaur, egunerokotasunak jartzen dizkigun hainbat zailtasun eta arrazoien ondorioz, saminez diogu ez garela baldintza egokietan aurrera egiteko gai.

    Eskerrik asko lehenik eta behin, gurekin batera Iheskide familia osatu duzuen danoi, MusikHerria zein Mauka-ri elkarlanagatik, musikaren bidez gure aldarria zabaltzeko aukera eman diguzuen gaztetxe, taberna, areto ta herri guztiei; nola ez, ZURI, entzule edota jarraitzaile, eta batez ere...

    ...gure herriaren defentsan gau ta egun, kalean, kartzelan edo sasian duten onena emanez borrokan aritu diren eta dabizen danei!

    Gure bafleak amatatuko diren arren, gure aldarriak zuenak egin eta ozen oihukatu!

    Bizi pozik eta izan gaiztuak! JO ETA KE!

    Eskerrik asko, benetan.

    -IHESKIDEAK-
  • FACEBOOK
  • Bideoak
    Iheskide - Kantauriko hegian
    2014/09/13 - Elorrio - Zuzeneko Grabaketa

    IHESKIDE - BORROKAK DARRAI aurrerapena
  • Zuzenean- Zaratamo (2014-08-09)
    galeria ikusi
  • Zuzenean - Zaldibar
    galeria ikusi
  • BORROKAK DARRAI
  • TWITTER