Iluntz

Arrasateko Olarte kaleko 8 zenbakian dago Iluntz taberna. Aurretik Mirentxu taberna bezala ezaguna, Iluntz izenpean eman ditu azken bi hamarkadak. Geroztik, ezinbesteko geldilekua izan da arrasateko parrandazale eta txikiteroentzako.

Egun osoan zehar, traguak hartzeko aukera aparta ematen du tabernan, barra gainean dotore-dotore jarritako pintxo ederrez lagundurik. Gauen berriz, musika ona eta festa giroa nagusitzen da!

Zuzeneko emanaldiak dira tabernaren beste espezialidade bat. Azken urte hauetan ugariak izan dira tabernatik pasa diren musika talde eta disko jartzaileak. Arrasateko talde askok bertan eskaini dute bereien lehen emanaldia, eta atzerritik etorritako taldeak ere aritu dira eskenatoki txikian. Zuzeneko musika gerturik sentitzeko eta bizitzeko leku ederra da Iluntz taberna.

Iluntz taberna
Olarte kalea 8
Arrasate

  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • Facebook sarean
  • Bideoak
    Behi Bi Blues
    Gaizka Azkarate(ZZ Blues band) & Unai Azkarate (Azkaiter Pelox, Mahaster River)
    Iluntz Taberna - 2012ko uztaila -

    Zuhaitz Zatitxuak Blues Band
    -Iluntz Taberna

    Joseba Irazoki
    - Iluntz Taberna - 2013 otsaila -