Ingo al deu? taldea 2009. urtean sortu zen Andoainen eta Euskal Herriko plazak alaitzea helburu duen erromeri talde bat da beraien kantak, kanta ezagunen bertsioak eta beste taldeen kantak joz.
Gaur egun 6 taldekidek osatzen dute taldea: Antton Arruti (Trikitilari Andoaindarrak), Ane Galardi (Abeslari Hernaniarrak), Joxe Mari Zaldua (Gitarjole Zizurkildarrak), Xabat Urkola (Baxujole Anoetarrak), Aitor Arruti (Bateria Andoaindarrak) eta Ion Beloki (Abeslari Andoaindarrak).
Beraien lehen cd-a atera berri dute. Formatu moldakorreko taldea da, hau da, gaztetxe baterako, palazarako balio duena eta jotzeko prest dagoena.