inoreneroni

2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei.

Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea.

Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.

Argazkia: Nagore Legarreta

Taldekideak
Okene - ahotsa
Mariano - Baxua
Borja - Gitarra
Guantxe - Bateria
Diskografia

iennei

2016
Bidehuts

Fregoli

2011
BideHuts

Fosbury

2009
BideHuts

Gronhölm

2007
BideHuts

Inoren Ero Ni

2004
Metak
  • Agenda
    20
    Urr
    22:00

    Inoreneroni + Willis Drummond + Kokein

    Oiartzun (Gipuzkoa)
    Pagoa Kafe Antzokia
  • BIDEO BERRIA
    Inoreneroni - Karramarro
    BIDEOA: Hiru Elementu: Kemen Pumar, Xabi Pumar, Jon Mitxeltorena.
  • iennei zuzenean
    galeria ikusi
  • INORENERONI - IENNEI [solasean]
    Anari InorenEroNi taldearekin solasean " IENNEI" diska berriaren inguruan.
  • Entzun IenneI
  • Bideoak
    Inoren Ero Ni - Iparraldera - Bukowski - 2016 iraila
    bideoa: Jon Iraundegi


    Inoren Ero Ni - Konbinazioak - Kafe Antzokia - 2015


    Inoren Ero Ni - Noizbait - Bonberenea - 2012 -


    Inoren Ero Ni - Zuzenean - Bime jaialdia - 2013 -

  • Bidehuts facebook
  • zuzeneko argazkiak
    galeria ikusi