Iseka 2010 eko uda amaieran Mikel Larrañagak (gitarra eta ahotsa), Abel Armendarizek (gitarra eta koruak), Julen Garciak (bateria eta koruak) eta Iosu Alberdik (baxua) osaturiko laukotea da. Beraien musikaren ezaugarri nagusia rocka da, rock melodikoa konkretuki. 2013ko ekainean atera zuten lehen diska, harrera oso ona izan zuelarik. Urte berean eta 2014an Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan jo ondoren, Bilbon ospatu zen “Euskal Herriko Banden Lehia” ko finalean izan ziren, bigarren postua lortuz.
2015 urterako beste hainbat kantu sortuta, bigarrengo diska osatzeko momentua zela erabaki zuten. Lehenengo diskoa bezelaxe Igor Gutierrez izan dute produzitze, grabatze eta nahaste lanetan. “Bizi ala Hil” izena izango duen eta 8 kantuz osaturiko diska hau laster izango da kalean.