Itziarren Semeak

Ska, punk eta reggae banda. RRVren semeak direla ozen aldarrikatu dute hasieratik. Ezin izan zuten lehen lerroan egon 80.hamarkadan, baina beti eraman dute munduari begiratzeko modu hori bihotzean. Iturri hartatik edanda, euren bidea egin nahi dute sinesten dituzten ideiak jai giroan aldarrikatuz.

Taldearen izena, Euskal Herriko kultura musikala ulertzeko ezinbestekoak diren Pantxoa eta Peio bikotearen “Itziarren semea” kantutik hartu zuten. Torturaren kontrako aldarrikapen horrek erakusten du, taldearen filosofia boteretsuen kontra eta zapaldutakoen alde abestea dela.

2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik, eta geroztik, gelditu barik izan dira diskoak grabatzen eta zuzenekoak eskaintzen.

Estudioko bost disko argitaratu dituzte, tartean, kolektibo ezberdinentzako eginiko kantak eta kolaborazioak burutu dituztelarik.

Euskal Herria goitik behera zeharkatu dute azken urte hauetan guztietan, ezker eskuin kontzertuak eskainez herriko plaza, txosnagune, gaztetxe eta areto txikietan. Bidean estatu espainoleko zenbait hiritan izan dira, bai eta Andaluzian edota Catalunyan kontzertu birak burutuz. Aipagarria ere, 2013ko abenduan taldeak Kuban zehar buruturiko kontzertu bira.

2014an “Retour” bira abiatu dute, eta laster sartuko dira estudiora disko berria izanen dena grabatzera.

Taldekideak
Ikus (saxoa)
Ibon
(ahotsa)
Manex
(Guitarra)
jebi (Baxua)
Asier (Tronpeta)
Alain (Bateria)
Diskografia

Revolta

2014
Mauka Musikagintza

Dale Candela!

2012
Mauka Musikagintza

Basque of Brixton

2012
Mauka Musikagintza

Lehen Lerroan

2011
MusikHerria

Bizkaiko golfoak

2010
MusikHerria

Itziarren Semeak

2008
MusikHerria
  • Agenda
    Ez da ekitaldirik aurkitu
  • BIDEO BERRIA
    ANTZEZLEA Javi Alaiza
    LANTALDEA karlos Trijueque - Josu Torrealday - Aitor Guerrero - Mikel Ezkerro - Iratxe Irizar
  • BIDEOAK
    Itziarren Semeak -Todo es ETA-
    Itziarren Semeak featuring Evaristo.
    Revolta (2014)



    - Un Palo Contra el Paro

    - Al Andalus Tour 2014
  • Audioa